BBK-k sustaturiko Bootcamp egitasmoaren helburuaprestakuntza-jarduerak martxan jartzea da eta honela kalitatezko enplegua sustatzea euskal gazteen artean laneratze optimoa bermatzeko. Euskadiko lehenengo ‘coding bootcamp' da.

BBK-k sustaturiko Bootcamp egitasmoaren helburuaprestakuntza-jarduerak martxan jartzea  da eta honela kalitatezko enplegua sustatzea euskal gazteen artean laneratze optimoa bermatzeko. Euskadiko lehenengo â€˜coding bootcamp’ da.

BBK Bootcamp BBKren eta Code4jobs-en elkarlanetik sortua da; Code4jobs Bilbon 2017an sorturiko startup bat da, eta XXI. mendeko enpleguetarako, iraultza digitaletik sortzen direnetarako, jendea prestatzeko helburua du. Prestakuntza-programa web programazio eta garapeneko profilengana zuzenduta dago, Estatu Batuetatik inportaturiko eredua da, non parte hartzen duten ikasleak merkatuak gehien eskaturiko programazio-lengoaietan prestatzen diren. Programa ikasleek ikasturtean zehar prestatu eta enpresen aurrean aurkeztu beharko duten proiektuarekin amaitzen da.

Prestakuntza trinkoko sistema honek hiru hileko iraupena du, aski denbora ikasle bakoitzak beharrezko gaitasun profesionalak lor ditzan bere burua garatzaile informatiko gisa prestatzeko.

Programarako izen-emateak webgunean egin daiteke, eta ikastaro trinkoaren prezioa 3.300€koa da. BBK-k beka-programa bat du matrikularen % 50 eta % 100 ordaintzen duena Bizkaian bizi diren eta langabezian dauden ikasleentzat.

Zer da Bootcamp bat?

Gero eta gehiago eskatzen dira programatzaileak. Web garapenaren munduan sartu gura baduzu, software-garatzaileen enpleguetara sartzeko ate bat dira gure bootcampak.

Bootcampak gaia era praktikoan ikasteko diseinaturik daude, kasu honetan taldean programatu eta lan eginez. Hezkuntza-metodologia berritzaileen, azterketa bakoen, alde egiten da, trebetasun bereziak garatzeko: jendaurrean komunikatzea, talde-lana, bezeroaren beharrizanak aztertzea edo pentsamendu kritikoa. Programa honen helburua da trebetasun digitalak eskatzen dituzten enpleguen eskaera eta eskaintzaren arteko arrakala murriztea, ikasleak ikas dezala eta gai izan dadila aldaketa berrietara egokitzeko berriro eskolara joateko errutina barik.

BBK Bootcampek ikasleen zerbitzura prestatzaile eta mentoreak jartzen ditu, eta hauek prestakuntza ematen dute full stack developer bihurtzeko, enpresek gehien eskatzen dituzten programazio-lengoaietan espezializatuta: “net” eta Javascript.

JAVASCRIPT BOOTCAMP

Full stack garatzaile gisa prestatuko zara metodologia berritzaileak dituen gure 12 asteko programa trinkoarekin, pixkanaka, zure kideekin praktikatuz eta lan eginez.  Gainera, lan-munduan sartzeko prestatuko zaitugu eta zure paper-zorroa eratzen lagunduko dizugu.

JavaScript programaziorako sarrera.

Datu-base ez erlazionalak programatzea MongoDBrekin.

Web programazioa zerbitzariaren aldetik (NodeJS eta express).

Web programaziorako sarrera bezeroaren aldetik:  HTML, CSS, JavaScript.

Orrialde bakarreko aplikazioak sortzeko React liburutegia (SPA).

Metodologia arinak: SCRUM.

Azken proiektua

BOOTCAMP.NET

Full stack garatzaile gisa prestatuko zara metodologia berritzaileak dituen gure 12 asteko programa trinkoarekin, pixkanaka, zure kideekin praktikatuz eta lan eginez.  Gainera, lan-munduan sartzeko prestatuko zaitugu eta zure paper-zorroa eratzen lagunduko dizugu.

  • C# programaziorako sarrera.
  • SQL datu-base erlazionalak programatzea.
  • Web programazioa zerbitzariaren aldetik (ASP.NET CORE MVC).
  • Web programaziorako sarrera bezeroaren aldetik: HTML, CSS, JavaScript.
  • Metodologia arinak:
  • Azken proiektua
BOOTCAMP FUNTZIONAMENDUA

Aurrez aurreko Bootcampa Full Time ikastaro bat da. Ikasleek klasera joan beharko dute astelehenetik ostiralera, goizeko 9etatik arratsaldeko 5etara.

Ikastaroak irauten duen 12 asteetan hainbat tailer egingo dira mentoreekin, trebetasun bigunak eta enplegurako prestakuntza lantzeko.

BBK KUNA (Urazurrutia kalea, 3, Bilbo) izango da ikastaroa emateko lekua.

Hasi aurretik, 50 orduko prestakuntza-ikastaro bat egingo duzu.

Prestakuntzaren ezaugarri nagusiak honako hauek dira:

-Metodologia arinak

-CVak eta lan-elkarrizketak prestatzea

-3 modulu, 3 proiektu pertsonal

-Enpresa-erronkak, talde-lana

-Demo Day eta elkarrizketa-txanda Full Stack profilak kontratatu gura dituzten enpresekin.

Zein dira prestakuntzan parte hartzeko baldintza edo betekizunak?

Ez da beharrezkoa programatzen jakitea, oinarrizkoa irakatsiko baitizugu eta programazioaren oinarriak ulertzeko aurreikastaro bat izango baituzu. Jakina, beste lengoaia batzuetan programatzen baldin badakizu, ezin hobeto, hasieran batez ere, zure ikaskuntza-erritmoa askoz azkarragoa izango baita.

Oinarrizko informatika-ezaupide batzuk beharko dituzu ordenagailu bat erabiltzaile mailan erabili ahal izateko, baita ingeles apur bat ere, programazioko kontzeptu asko ingelesez baitira.

Adinez nagusi izan beharko duzu (+18 urtetik gora) BBKBootcampeko ikasle izateko.