Presta zaitez teknologian eta eman bultzada zure karrerari

BBK-k zibersegurtasunari buruzko prestakuntza-programa bat eskaintzen du, langabezian dauden eta zibersegurtasunaren arloan beren karrera hasi edo birbideratu gura duten pertsonentzat

    • Zibersegurtasunak % 0ko langabezia du ia hamarkada batetik hona.
    • Aurrerapen teknologikoak dira hazkunde ekonomikoaren eragile nagusia, baina zibererasoak gehitzea ere ekarri dute.
    • Zibersegurtasuneko profesional kualifikatuak kontratatzeko erronka iraunkorra dute erakundeek aurrean.
    • Zibersegurtasuna hazkunde handia izaten ari da COVID-19aren ondorioz.
  • Bete ezazu orri honetako formularioa izena emateko.
  • Egizu logikako testa. Ez da beharrezkoa ikastea edo aldez aurreko ezaupideak izatea proba egiteko! (Arrazoitzeko duzun gaitasuna bakarrik ebaluatuko dugu).
  • Testa gainditzen baduzu, Elkarrizketa Pertsonalaren fasera igaroko zara. Online plataforma baterako sarbidea emango dizugu, gurekin zergatik ikasi gura duzun azaltzen duen bideo bat graba dezazun. Era berean, litekeena da gure taldeko pertsona batekin zuzenean berba egitera gonbidatzea.
  • Lanpostu guztiak bete bezain laster jakinaraziko zaizkie emaitzak hautagaiei; onartutako eta onartu gabeko eskaerek posta elektronikoz jasoko dute jakinarazpena
  • Aukeratua baldin bazara, zurekin harremanetan jarriko gara zure galdera guztiei online erantzun ahal izateko.
  • Azkenik, zure postua erreserbatu ahal izango duzu!

Baldintzak:

  • Bizkaian erroldatuta egotea.
  • Langabezian egotea.
  • Ingelesa jakitea.
  • Arazoak aztertzeko eta ebazteko oinarrizko gaitasunak.
  • Informatikako oinarrizko ezaupideak.
  • Izena emateko epea: Abenduaren 22ra arte
  • Prework prestakuntza garapena: abenduaren 20tik 31ra
  • Onarpenaren jakinarazpena: 2022ko urtarrilaren 3tik 6ra
  • Bootcamp hasiera: 2022ko urtarrilaren 17a

Prework | 1. modulua | 2. modulua | 3.modulua

Prework

Ikasle bihurtzen zarenean, online ikasteko 20 orduko materiala duzu eskura. Prework honek ordenagailu bat zer den, sistema eragileek zelan funtzionatzen
duten eta sareak zer diren erakutsiko dizu. Ezagutza horiek bootcamp garaian ikaskuntza-prozesu produktibo eta esanguratsua izateko oinarriak ezarriko dituzte.

1. Modulua.

Zibersegurtasunaren oinarrizko zutabeak ulertzea

1-4 asteak

1. moduluan, zibersegurtasunaren mundurako beharrezkoa den pentsamoldea hartzeko behar den guztia irakatsiko dugu:

-Oinarrizko kontzeptuak: informatika, hardwarea, softwarea, prozesuak, trafikoa,
-Benetako praktikak ordenagailu-sarean, sare-topologien analisia, makina birtualen erabilera.
-Sistemak eta sareak administratzeko kontzeptuak, kudeaketaprintzipioak eta kontrolak.
-Mehatxuei buruzko sarrera, mehatxu-motak, erasotzaileen profilak, taktikak eta segurtasun-printzipioak, protokoloak, osagaiak eta arkitekturak.

Gainera, zure lehen proiektuetan ikuspegi praktiko batekin lan egiten hasiko zara hainbat kontzepturi buruz: sare-zerbitzari kritikoak sortzea eta aztertzea, saretopologien analisia, mapaketa eta OS Fingerprinting, datuak eta bitartekoak zifratzea eta deszifratzea, edo segurtasun- eta berreskuratze-kopiak, besteak beste.

2. Modulua

Segurtasuna eta mehatxuak

5-8 asteak

Modulu honetan segurtasun-programa bat zer den eta zelan eraiki ulertzen ikasiko da, baita egungo ingurunean mehatxu nagusiak identifikatzen eta
lantzen ere:

-Sarbide-kontrolen ebaluazioa eta Gogortze-teknikak sare baten segurtasuna bermatzeko, baita Firewall bat ikasi eta erabiltzea ere.
-Zeure detekzio eta prebentzio-sistema garatzea, baita gertaerak kudeatzeko sistema bat erabili eta konfiguratzea ere, mehatxuak detektatzeko eta aztertzeko.
-Ziberauzitegiko metodologiei eta ikerketari buruzko azterlana.
-Zaurgarritasunaren eta eskakizunen betetzearen azterketa egitea, baita gorabehera bati emandako erantzunaren jakinarazpena ere, kalteen ebaluazioa edo gorabeheren hautaketa bat egitea ere, jarraipenarekin eta zaintzarekin batera.

3. Modulua

Benetako proiektuak zure karrera berrirako

9-12 asteak

Bootcamparen azken moduluan, eraso zibernetikoetatik babesten hasiko zara denbora errealean, eta aldi berean aurreko moduluetan lortutako ezaupideak sendotuko dituzu, segurtasun-analisiak eginez eta arkitektura ebaluatuz, baita datu-iturrien analisi estatiko eta dinamiko bat eginez ere.

-Ziberdefentsaren joerak eta sistemen segurtasuna aztertzea.
-Arriskuak eta segurtasuna kudeatzeko prozesuak. Hondamendietatik suspertze, kontingentzia eta jarraitutasunerako aholkularitza.
-Zure ezaupide berrien zutabeak finkatzeko eta zure karrera berrirako prestatzeko kasu praktikoak.

Zure amaierako proiektuan ere lan egingo duzu, zure ezagutza berrien zutabeak arroka bat bezain sendoak izan daitezen zure karrera berrirako prestatzeko.

Jaitsi hemen ikastaroaren programa 

Maiz egiten diren galderak

  • 1. ekitaldia: Zibersegurtasunaren sektorea

Laugarren astean, aurrez aurreko ekitaldian,18:00etatik 20:00etara, ahal dela ostegunean, honako agenda hau proposatzen da:
– Negozio-bolumenari dagokionez, sektorearen etorkizunari buruzko eztabaida, eta zergatik den garrantzitsua.
– Mahai-inguruan enpresa teknologiko eta aholkularitza-enpresetako ordezkariak edo CTOak izango ditugu.

  • 2. ekitaldia: Talentua Zibersegurtasunean 

Zortzigarren astean, aurrez aurreko ekitaldian,18:00etatik 20:00etara, ahal dela ostegunean, honako agenda hau proposatzen da:
– Zibersegurtasunaren sektorean beharrezkoa den talentuari buruzko eztabaida.
– Mahai-inguruan, zibersegurtasunean talentua kudeatzen duten Giza Baliabideetako zuzendariak edo headhunter-ak izango ditugu.

  • Demo Day: Proiektuen bukaerako aurkezpena (Bootcamp-aren amaiera)

Proiektuen aurkezpen honek bootcampen amaiera esan gura du, eta emozioz eta urduritasunez beteriko eguna da. Bootcampa egin dutenen lagunak eta senideak etortzen dira saiora, baita enpresetako ordezkariak ere. Proiektuak audientzia horren aurrean aurkeztea lehen urratsa da sektorean ibilbidea hasteko. Gainera, ikasleentzat, ekitaldi honetan irabazle izatea bootcamp garaian egindako ikaskuntzaren eta ibilbidearen aintzatespena da.