BBK ENPLEGU INKLUSIBOA BBKren programa bat da, eta, Bizkaian lagundutako enplegu-programak bultzatzen behar egiten duten gizarte-erakundeekin batera, desgaitasuna dutenen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea du helburu.

Gure helburua ATE GEHIAGO IREKITZEA da, desgaitasuna duten pertsonak lan-merkatu arruntera sartu eta beren bizitza independentearen proiektua garatzeko AUKERA GEHIAGO izan ditzaten, gizartearen, enpresen eta familien artean beraien lan-integrazio osoa NORMALIZATUZ.

 

Desgaitasuna duten pertsonak beren lantaldeetan sartu gura dituzten enpresak edo erakundeak bilatzen ditugu, ordaindutako lan bat egin ahal izan dezaten, enpresako gainerako pertsonen antzeko baldintzetan.

Zure laguntza espero dugu! Batuko zara?

Deskargatu hemen programari buruzko argibide gehiago

  • LAGUNTZA EMATEA

Enpresek, ezelango kostu barik, profesional-talde espezializatu baten laguntza izango dute laneratze-prozesu osoan: lanposturako desgaitasuna duen pertsona egokiena hautatzeko, hura prestatu eta lanpostura egokitzeko, enpresan lanean hasi ostean jarraipena egin eta laguntza etengabea emateko lanpostuari eutsi diezaion…

  • AITORTZA, EZAGUTZA

Programarekin bat eginez, desgaitasuna dutenen erabateko laneratzea babesten duten enpresei ikusgarritasuna eman eta jendaurreko aitortza egingo die BBK-k.

  • ABANTAILA EKONOMIKOAK

Zerga-abantailez eta hobariez gain, desgaitasunen bat duten pertsonak inoiz kontratatu ez dituzten eta lehen aldiz kontratatzen dituzten enpresek 6.000 €rainoko laguntza ekonomiko gehigarria jasoko dute BBKren eskutik desgaitasuna duen pertsonaren bat kontratatzen duten lehenengo urtean (gutxienez urtebeteko kontratua izango da, edozein modalitatetan, prestakuntza eta ikaskuntzakoan izan ezik; gehienez laguntza bat enpresa bakoitzeko). Programari atxikitzen zaizkion lehenengo 20 enpresek edo erakundeek jasoko dute laguntza.

  • BALIO SOZIALA

Aniztasun edo dibertsitatea hobetzen du eta balio bereizgarria ematen du, talentua erakartzeko eta enpresen lehiakortasuna indartzeko gai dena.

  • IRUDIA ETA OSPEA

Enpresaren irudia indartzen du, sozialki arduratsua den erakunde gisa.

  • LEGEA BETETZEA

50 langile baino gehiagoko enpresetan, lanpostuen % 2 desgaitu edo ezinduentzat gordetzen da.

  • ONURA FISKALAK LORTZEA

Kontrataziorako dauden laguntza ekonomikoak eta hobariak eskuratzea.

  • GJH-AK ETA 2030 AGENDA LORTZEN LAGUNTZEA

Desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatuz, 10. GJH betetzen laguntzen da, desberdintasuna murriztea eta pertsona guztien aukera-berdintasuna bermatzea bilatzen baitu.

Enplegu Lagunduaren metodologiak pertsonarengan eta lanpostuan bertan oinarritutako laguntzak eskaintzen ditu, desgaitasuna duten pertsonak enpresetara egokitzen laguntzeko, ordaindutako lana eta enpresako gainerako pertsonen antzeko baldintzetan egin ahal izan dezaten.

Hauek dira Enplegu Lagunduaren metodologiaren prozesuak:

  • ORIENTAZIOA

Enpresari banan-banako informazioa eta aholkularitza ematea integrazio-prozesuari, dauden aukerei eta onurei buruz.

  • LANPOSTUEN ANALISIA

Enpresaren beharrizanak eta bete beharreko lanpostua zehatz-mehatz aztertzea.

  • HAUTAKETA

Lanpostura hobekien egokitzen diren hautagaiak aurre-hautatzeko prozesua.

  • LANPOSTUAN PRESTAKUNTZA

Lanpostuan prestakuntza eta egokitzapena, baita enpresako beste profesional batzuen aldetik inklusiorako sentsibilizazio eta orientazioa ere.

  • JARRAIPENA ETA ETENGABEKO EBALUAZIOA

Enpresan lanean hasi ostean, etengabeko jarraipena eta laguntza ematea, lanpostura egokitzeko eta lanpostuari eusteko.

BBK-k aliantza bat egin du Bizkaian Enplegu Lagundurako programak bultzatzen diharduten gizarte-erakundeekin: Eragintza Fundazioa, Apnabi Bizkaia, Down Sindromea Fundazioa, Gaude – Adimen desgaitasuna duten pertsonen aldeko Uribe Kosta Elkartea eta Lantegi Batuak.

            

Beste erakunde batzuen lankidetza estrategikoa ere badu.

 

 

JARRI HARREMANETAN BBK ENPLEGU INKLUSIBOKO LANTALDEAREKIN

Desgaitasuna duen pertsona bat zure erakundean sartzeko moduaz zalantzarik baduzu edo informazio gehiago gura baduzu, edo programan parte hartzeak dakartzan onura guztiak edo desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko beste modu batzuk ezagutu gura badituzu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide honetan: enplegu.inklusiboa@bbk.eus  edo 94 453 13 16 edo 747 423 723 telefonoan.

IZENA EMAN