BBK+ Jarduera Programa

60 urtetik gorakoentzako jarduera-programa online eskaintzen jarraituko du BBK-k. Jarduerak azaroaren 29ko astean hasiko dira eta datorren urteko ekainera arte luzatuko dira. Interesdunek azaroaren 17ra, asteazkenera, arteko epea dute www.bbk.eus webgunean izena emateko.

Ongizate eta hazkunde pertsonalaren arloan, osasuna maila psikofisiko, emozional eta sozialean jagon edo zaintzeari buruzko jarduera guztiak sartzen dira. Bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko teknikak eta baliabideak eman gura zaizkio jendeari. Ikastaroak honako hauek dira:

  • “Sasoian nago”
  • “Ni erlaxatu egiten naiz”
  • “Ni positiboa”
  • “Nik oroimena trebatzen dut”
  • Irakurketa-kluba. Poemak, gutunak eta kontakizun txikiak edo liburu luzeagoak irakurtzea pertsona askoren zaletasuna da, eta, horiei aisialdirako uneak emateaz gain, horien gaitasun kognitiboak kontserbatu eta hobetzen ditu, sormen pertsonala elikatzen du eta harremanak izateko gune bat eskaintzen du.
  • Idazketa sortzailea. Tailer edo lantegi praktikoa da, eta literatura-sorkuntzarekin lotutako kontzeptuak landuko dira, askotariko ikasgai, jarraibide, estimulu eta proposamenen bidez, idazketaren alderdi tekniko eta estilistikoetan nahiz sormenaren garapenean ardaztuta. Jarduera bizia izatea gura denez, arrakasta parte-hartzaileen inplikazioaren mende dago hein handi batean, eta, beraz, modu bizian landuko dira motibazioarekin zerikusia duten alderdiak.
  • Tarte-gune kultura-gela, kultura-ekimenen programa bat da, kultura sustatzeko eta zabaltzeko tresna gisa planteatzen dena, baita zentroetako jardueretan parte hartzen dutenak komunitatearen kultura-eskaintzan integratzeko bitarteko gisa ere.

Eremu honetako hizkuntzak frantsesa eta ingelesa dira. Ahalegina eta lana ahozko eta idatzizko adierazpenaren eta ulermenaren arloetara bideratzen da. Ikastaro erabilgarriak eta praktikoak dira, eguneroko egoeretan moldatu ahal izateko pertsonei baliabideak ematen dizkietenak.

  • Kantu-ikastaroa: ahots-teknikari buruzko ikastaroa, abesteko kezka duten edo beren eguneroko lanean ahotsa erabili behar dutenentzat. Ikastaro honen bidez, beren ahots- eta adierazpen-gaitasunak ezagutzen, indartzen eta/edo hobetzen ikas dezakete. Honako gai hauek sartzen dira: ahots-aparatua; erlaxazio, arnasketa diafragmatiko, ahoskera eta ahozko inpostazioko oinarrizko teknikak; musikaltasunaren eta adierazkortasunaren garapena interpretazioan; eta mikrofonoarekin ohitzea. Talde txikiak. Ikastaroa online formatuan emango da, baina hamabostean behin aurrez aurreko eskola bat izango da.
  • Pianoa eta gitarra (hainbat maila).

Adinekoei teknologia berrien mundura hurbiltzen laguntzeko, hainbat ikastaro eskaintzen dira, hala nola sare sozialak, irudien trataera, oinarrizko ofimatika eta Internet mugikorrean. Prestakuntza-jarduera praktikoak dira, eta helburua da sareak gizarte teknologiko honetan integratzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztea adinekoei.