BBK SOINU BERRIAK BBK Soinu Berriak es un concurso dirigido a jo?venes mu?sicos que esta?n dando sus primeros pasos en el mundo de la mu?sica.

Musika kultura da eta, horregatik, BBK-k mundu honetan hasten ari diren gazteei babesa ematen die BBK Soinu Berriak musika-talde eta -artista berrien lehiaketaren bidez; horren helburua da nabarmentzeko eta maila profesional gorena eta akustika onena duen areto batean jarduteko aukera ematea, beraien sustapen eta zabalkunderako lagungarri izan dadin. Horretarako, artista eta talde bizkaitarren eskura jartzen du bere musika azpiegitura, BBK Sala.

BBK Soinu Berriak-en parte hartzeko baldintzak

  • Bizkaian erroldatuta egon behar da, eta musika-taldeen kasuan, gutxienez taldekide batek lurralde horretan erregistratuta egon behar du.
  • Ezin da diskografia-kontraturik indarrean eduki.
  • Edozein generotako (pop, soul, rock, Hip-Hop, R&B, Trap, Surf, Garaje, Elektronikoa, Metal, Folk, …) musika-taldeak onartzen dira.

Halaber, kontuan hartuko da taldeek lan originalak eta nortasuna dutenak aurkeztea, eta taldekideen ahalmena, talentua eta karisma frogatzea.

BBK Soinu Berriak lehiaketako irabazlearentzako saria

Talde edo artista irabazleak lau abestiko EP bat eta bideoklip bat grabatuko ditu; gainera, Bizkaia BIME Live International Music Experience ekitaldian joko du.

Gainera, BBK-k beharrezko baliabide ekonomikoak ematen ditu, lehiaketa amaitzean parte-hartzaile guztiek ikus-entzunezko materiala izan dezaten, beren musika-ibilbidean ateak irekitzeko. Material horretan, lehiaketan zehar bideo formatuan interpretaturiko gai guztiak muntatu eta editatuko dira, eta kontzertu osoaren audioa grabatu, nahastu eta masterizatuko da.

Zelan eman izena BBK Soinu Berriak lehiaketan

BBK Soinu Berriak jaialdian izena emateko epea irekita dagoenean, izena emateko inprimakia bete eta soinuberriak@bbk.eus helbidera bidali beharko da, taldearen edo bakarlariaren 3-5 kanturekin batera, mp3, aiff edo wav formatuan.


BBK Soinu Berriak lehiaketari buruzko argibide gehiago gura izanez gero, jarri harremanetan proiektuaren arduradunekin:

BBK Soinu Berriak-en lehen edizioa

Bizkaiko 94 talde eta artista aurkeztu ziren BBK Soinu Berriak-en lehenengo ediziora 2019. urtean. Haien guztien artean, 12 talde aukeratu zituzten: Pinpilinpussies (Rock), Las Selvas (Rock), Airu (Pop), The Owl Project (Pop), Los Chivatos de Ana Frank (Punk), Nekane (Pop-R&B), Sua (Rock), Perky Pat (Post Punk), Marban (Indie Pop), Bilbao Tropical (Rap), Dekot (Rock) eta Omago (Folk Pop).

Hautaturiko taldeak BBK Salan aritu ziren apirilaren 11n eta 25ean, eta maiatzaren 9an eta 30ean 3 banda/artista aritu ziren egunero. Taldeak adituen epaimahai batek ebaluatu zituen, eta parte-hartzaileen originaltasuna, nortasuna, ahalmena, talentua eta karisma hartu zituzten kontuan.tuan. Epaimahaian honako hauek izan ziren: Elias Monreal (Last Tour/Meyo Records/Encarta Club), Oihane Aldayturriaga (BBK-ko Kultura Arloaren arduraduna), Deu Txakartegi (Lehiaketaren zuzendaria eta WAS taldeko kidea), Julen Alberdi (Vulk) eta Iker Barbara (Zarata-Mondosonoro).

Finala ekainaren 20an izan zen, hiru talde onenekin: Airu (Pop), Los Chivatos de Ana Frank (Punk) eta Omago (Folk Pop), azken hori izan zelarik irabazlea.