BBK Udalekuak
Gure 100 urteko historian beti egin dugu bat gizartearekin. Gaur, berriz ere, gizatasun gisa aurre egin behar diogun erronka handienetako bati helduko diogu: jasangarritasunari eta klima-aldaketari. Gaur, inoiz baino gehiago, planetaren alde egin nahi dugu.

Horregatik, 37. edizio honetan, BBK Udalekuak formatu berri bat aurkeztu du, bere jarduerak ingurumen-gaietara bideratuz, bereziki klima-aldaketaren aurkako sentsibilizaziora. Horrela, aisialdirako espazio bat sortzen da eta haurrek modu ludikoan eta modu kooperatiboan planetaren oraina eta etorkizuna zaintzen ikasten dute. Ekintzen orientazio berriaz gain, ingelesa ere sartzen da balio erantsiko proposamen gisa.

Jasangarritasunaren aldeko apustua bere eredu gastronomikoan ere nabarituko da, elikadura osasungarria, orekatua, lokala eta kalitate onekoan oinarrituta. Uda honetan, haurrek modu osasungarrian prestatutako jakiez gozatuko dute – koipe asko duten frijituak eta elaborazioak saihestuz – eta hurbileko lehengaiekin. BBK-k lehentasuna emango dio inguruko ekoizleek hornitutako sasoiko produktu lokal eta ekologikoa erabiltzeari, besteak beste, BBK Azoka plataforma digitalean parte hartzen duten produktuetako batzuk, erakundeak lehen sektorearekin duen konpromisoaren zati gisa.

Izen - ematea

BBK Y TU

Nori zuzenduta

2009 eta 2015ean jaiotakoak, biak barne

Izen-ematea eta Esleipena
  • MARTXOAK 1-23
    Izena emateko epea. BBKetaZU atariaren bidez (https://bbkytu.bbk.eus /)
  • APIRILAK 8-13
    Plazen esleipenaren jakinarazpena (eskaera bera BBKetaZU atarian eta posta elektronikoz, eskabidean adierazitako helbidean)
  • MAIATZAK 27
    > Esleitutako plaza nahitaez onetsi beharko da maiatzaren 27a baino lehen eskarian adierazitako helbide elektronikora bidaliko den estekaren bidez edo BBKetaZU atarian. Plaza ez bada aipatutako epean onesten plazari uko egin diozula ulertuko da.
    > Onetsitako plazari uko egin behar izanez gero udalekuak@bbk.eus helbidera idatzi beharko da maiatzaren 31 baino lehen.
  • MAIATZAK 28
    Data honetatik aurrera, justifikatu gabeko uko egiteak zenbatekoaren %20a ordaintzea ekarriko du.
Txandak

1go txanda: ekainaren 27tik uztailaren 2ra
2. txanda: uztailaren 4tik 9ra
3. txanda: uztailaren 11tik 16ra
4. txanda: uztailaren 18tik 23ra
5. txanda: uztailaren 23tik 30era

Informazio gehiago