
BBK Venture Philanthropy programaren helburua da Bizkaian gizarte- eta ingurumen-eragin edo inpaktuko ekintzailetza eta inbertsioa sustatzea. Proiektu finalistak Ship2b-rekin batera garatu den azelerazio-programa pertsonalizatu batez baliatu ahal izango dira, baita programa horretarako BBK-k 100.000 €rekin hornitu duen finantzaketa-funts berezi batez ere.

-
Negozio-eredu errentagarria edo autosostengagarria dutenak.
-
Ideia berritzaile batean oinarritzen direnak.
-
Eskalagarritasunaren bidez eragin edo inpaktu handia lortzen dutenak.
-
Startup-ek edo gizarte-erakundeetako barne-ekintzaileek bultzatutakoak direnak.
Zer eskaintzen dizugu?

Azelerazio-programa pertsonalizatua, proiektu bakoitzeko 30.000 €-tan baloratua.

Lehen mailako mentore edo aholkularien sarea, proiektua garatzen laguntzeko.

Aliantza estrategikoak zure sektoreko erakunde handiekin.

Venture Philanthropy funtsa, 100K€koa, BBK-k bultzatua. Funts gehigarriak/inbertsio-bideak eskuratzeko aukera.

Insekt label
Intsektikultura-proiektua, target behartsuentzako elikagai funtzional eta jasangarriak, peptido bioaktiboen kontzentratu disolbagarrien (proteina) formatuan, garatzeko.

The Good Riders
Azken miliako delivery eta entregarako lehen plataforma, langileen artean % 70 ezinduak dituena eta ibilgailu elektrikoak (hasiera batean, bizikletak eta motor elektrikoak) erabiltzen dituena.

APlanet
Erakundeei Gizarte Erantzukizuna hurrengo mailara eroaten laguntzen die, zenbait irtenbide teknologikorekin, jasangarriagoak izan daitezen eta gizartean eta ingurumenean eragin positibo handiagoa izan dezaten. Horretarako, inpaktu edo eragin-datuak aztertzen ditu, jasangarritasun-txosten edo memoriak sortzen ditu, boluntariotza korporatiboaren kudeaketa egiten du, etab.

WATS
Wats-ek metodologia berritzailea aurkeztu du, Finlandian inspiratua, balioetan jendea hezten duena kirolean indarkeria desagerrarazteko.

KUVU
Kuvu ostatatze-plataforma bat da, non harremanetan jartzen diren gazteak eta etxean lekua libre duten pertsona nagusiak, honela belaunaldien arteko harremanak sortuz.