
Lehiakortasun Jasangarriaren aldeko apustuaren esparruan, BBK-k abian jarri ditu sari hauek, gure lurraldearen Garapen Jasangarriari ekarpen positiboa egiten dioten Bizkaiko HERRITARRAK, ENPRESAK eta ERAKUNDEAK aintzatesteko.
Sei sari emango zaizkie garapen jasangarriari egindako ekarpenagatik nabarmentzen diren 6 enpresari, honako kategoria hauetan:
- Ekonomia jasangarria: Enpresaren alderdi ekonomikoak, jasangarritasunari lotutako alderdietan hazkundea adierazten dutenak.
- Kalitateko enplegua:Langile edo beharginentzako hobekuntza beraien eskubide eta lan-baldintzen bidez.
- Soziala:Hobekuntza frogagarriak gizartearen eta sektore behartsuen alde.
- Aukera-berdintasuna:Esparru guztietan aplika daitezkeen berdintasun-printzipioak ezartzea.
- Gardentasuna eta gobernu ona:Gardentasunaren eta gobernu onaren irizpideak aplikatzea, aliantzak eta lankidetza-sareak nabarmenduz GJHak lortzeko.
- Ingurumena:Prozesuak hobetuz ingurumenari laguntzen dioten ekimenak, ekonomia zirkularra bezalako alderdiak baloratuz.
- Premio designado por la propia organización a la institución vizcaína que realice una importante labor en favor de la sostenibilidad.
- Antolakuntzak berak izendatutako saria, iraunkortasun edo jasangarritasunaren alde lan garrantzitsua egiten duen Bizkaiko erakundearentzat.