BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia
BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Mendi eta Abentura Zinemaren Nazioarteko Jaialdia munduan erreferente bat da mendi-zinemaren generoan. Mendi Film Festival Elkartearen eta BBKren arteko elkarlanetik sortu da ekitaldia, eta mendi, muturreko kirol, abentura eta naturako zinema onenaren erakusleiho da.

BBK Mendi Film Bilbo-Bizkaia jaialdia ñabardura askoko jaialdia da. Urtean zehar, Mendi Tourra jaialdiko film onenen erakusketa ibiltari bihurtzen da, Euskaditik abiatuta Espainiako 50 herri eta zinema-areto baino gehiagotara iristen dena. Eta zinemaldiaren inguruan, abenduan, argazki eta arte erakusketa ugari antolatzen dira, hitzaldiak eta mahai-inguruak, kontzertuak eta omenaldiak, Mendiko Kultura beti ardatz dela.

Mendi Tour, BBK Mendi Film

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren azken edizioko film aipagarrienak biltzen dituen erakusketa da Mendi Tour. Egun bakarreko formatuan edo hainbat egunetako erakusketetan egiten da eta bertan udaletxeek, mendi federazio eta elkarteek, kultura elkarteek, eskola eta ikastetxeek, eta bestelako erakundeek parte hartzen dute. Tour honen helburua zinemaren eta mendiaren arloetako zaleengana iristea da eta urtarriletik azarora bitartean 50 herri eta hiri baino gehiagotan aurkezten da. Mundu osoan sarituak eta txalotuak izan diren filmak esklusiban ikusteko aukera ematen die birak bertaratzen direnei.

KONTSULTATU AURREKO EDIZIOKO (2021) PELIKULEN ZERRENDA

 

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren erakusketak

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaiaren esparruan, hainbat erakusketa egin ohi dira Bilbon. Metro Bilbaoko eta Eusko Trenbide Sareko geltokietan, Zabalgune Eraikinean, Rekalde eta Ondare Aretoetan, Euskal Museo-Museoan eta Itsasmuseumen, Alde Zaharreko erakusleihoetan… Bilbok Mendi arnasten du lau haizeetara. Bertan, CVCEPHOTO argazki-lehiaketako lan sarituak, nazioarteko eta bertako argazkilari ezberdinen lan monografikoak, jaialdiaren ildo editorialeko komikiak, bertan aurkeztutako liburuak, eta abar daude ikusgai.

MENDI TOURRARI BURUZKO ARGIBIDE GEHIAGO

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia Sariak

Mendifilmen palmaresak 13 sari finko ditu (2022), eta ‘Eguzkilore’ eta ‘Txalaparta’ garaikurrez batera 24.000 euro banatzen ditu saritan.

Sari Nagusia: ‘Eguzkilorea’ eta 6.000 euro

Zuzendari Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 3.000 euro

Argazkilaritza Onena: ‘Eguzkilorea’  eta 2.000 euro

Gidoi Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 2.000 euro

Epaimahaiaren Saria: ‘Eguzkilorea’  eta 2.000 euro

Mendiko Film Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 1.200 euro

Eskalada Film Onena: ‘Eguzkilorea’ eta 1.200 euro

Kirola eta Abentura Film Onena: ’Eguzkilorea’ eta 1.200 euro

Kultura eta Natura Film Onena: ’Eguzkilorea’ eta 1.200 euro

Soinu Banda Onena: ‘Txalaparta’ eta 1.200 euro

Euskarazko Film Onena: ‘Eguzkilorea’  eta 1.000 euro

Film Labur Onena: ‘Eguzkilorea’  eta 1.000 euro

Ikusleen Saria: ‘Eguzkilorea’ eta 1.000 euro

 

EZAGUTU HEMEN BBK MENDI FILM BILBAO-BIZKAIA PALMARESA

Sari hauez batera, WOP – Mendi Film Saria ere banatzen da jaialdian, mendizaletasunaren balioen defentsa eta transmisioa aitortzen dituena.