SESZ Ingurumen Hezkuntza Ingurumen Hezkuntzako programa, Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan garatua.

BBKren ingurumen-hezkuntzako programa honen helburua Bizkaiko gazteak sentsibilizatzea eta kontzientziatzea da.

BBK-k hezkuntzaren arloan egiten duen jardueraren barruan, tailerrak eta ikastaroak antolatzen dira urtero Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetarako eta DBHko 1. eta 2. mailetarako. Programa honetan, ingurumenaren aldeko banakako eta taldeko ekintzan aldaketa sustatu gura duten Bizkaiko ikastetxe guztiek parte har dezakete.

Ingurumen Hezkuntzako programa astean lau eguneko egonaldietan garatzen da Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan (SESZ), BBK Urdaibai Zentroan. Programan garatzen diren hezkuntzako tailer eta jardueren helburua Bizkaiko ikastetxeetako parte-hartzaile guztien arteko bizikidetza bultzatzea da.

Egonaldian SESZn parte hartzen duten ikasleek planetari, lurrari eta biodibertsitateari buruzko ingurumen-hezkuntzako proiektu praktikoak garatzen dituzte, eta horrek beren ezagutzak zabaltzen eta ingurumena jagon edo zaintzearekin sentsibilizatzen laguntzen die.

Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroa (SESZ) 1982an sortu zen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta BBKren arteko lankidetza-hitzarmenari esker.

2019/2020 ikasturtean proiektuan parte hartzeko eskabideak jada esleituta daude, baina BBK-k laster emango du argitara hurrengo prestakuntza-ikastaroetarako izen-ematea.