BBK Bootcamp

element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch. Urriaren 1

BBK-k lehen aldiz jarri du martxan Euskadin ‘coding bootcamp’ bat. Prestakuntza trinkoko sistema berri bat da, eta hiru hilabeteko epean ikasleak beharrezko gaitasun profesional guztiak lortu ditzake garatzaile informatikoaren lanbidean jarduteko.

BBK-k eskarmentu zabala du beken eta prestakuntzaren arloan. Bizkaitarren gaikuntza eta enplegagarritasuna bere lehentasunetako bat dira; horregatik, joerak aztertzen ditu eta, batez ere, arrakasta-kasuak, arlo honetan erreferenteak diren beste herrialde batzuetan. Kasu zehatz honetan hilabeteak daramatza ‘bootcamp’ak aztertzen, Estatu Batuetan ugari direnak eta arrakasta-indize handiarekin, gainera.

BBKk bazkide estrategiko bat bilatu du, arlo honetan eskarmentua duena, Code4Jobs, lehen aldiz Euskadin ezartzeko. Zehatz esanda, lehenengo eskainiko dena ‘coding bootcamp’ bat izango da.

Coding bootcamp-en helburu nagusia trebetasun digitalak eskatzen dituzten enpleguen eskaintzaren eta eskariaren arteko tartea murriztea da, erarik praktikoenean irakatsiz, ikasleak lan-munduan ahalik eta ondoen sartzeko presta daitezen. BBK Bootcamp programan zerturiko formulak hiru zutabe ditu: prestakuntza sozio-emozionala, prestakuntza teknikoa eta enplegurako prestakuntza. Ikasleek programatuz ikasiko dute ikasten eta programatzen. Hau da, bootcamp-ak beharrezko tresnak emango dizkie merkatu digitalean sortzen den edozein aldaketatara egokitzeko eragozpenik gabe, eta oso era praktikoan ikasiko dute programatzen, egutegia azterketaz bete beharrik gabe.

Deialdiak

element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch.
2018ko uztailaren 5 tik
2018ko irailaren 23 arte

2018ko ekainaren 29an amaitu zen lehenengo Bootcamparen arrakastaren ondoren, BBK-k beste deialdi bat egin du ikastaro azeleratu honen bigarren ediziorako, gero garatzaile informatiko gisa aritzeko.

Bootcamparen lehen edizioan 22 lagun prestatu ziren; horietatik ia laurden batek lortu du enplegua ikastaroa amaitu orduko, eta beste zenbait hautespen-prozesuetan murgilduta daude. Bootcamparen iraupena 12 astekoa da eta merkatuak gehien eskatzen dituen teknologiak garatzea du helburu, baina teknologia-aldaketetara egokitzeko gaitasunarekin, prestakuntza oso bideratua dagoelarik alderdi praktiko eta teknikorantz.

Ikastaro honen bigarren edizioa urrian izango da. Bigarren deialdi honetarako izena irailaren 12ra arte eman daiteke ondorengo estekan:

BBK Bootcamp izen-emateak

Ikastaro honen kostuari aurre egiteko, Bootcamp honetarako berariazko BBK beka-plana ere jarri du martxan BBK-k. Norberaren baldintza ekonomikoen arabera, beka hauek matrikularen % 50 eta 100 artean estal dezakete.

BBK Bootcamp bekak

Prestakuntza azeleratuko programa hau BBK-k Bizkaiko gazteen enpleguarekin eta lan-merkaturatzearekin duen konpromisoaren barruan kokatzen da.

BBK Bootcamp izen-emateak
Intereseko estekak