BBK UDALEKUAK

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. 7-14 urteko haurrak
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. BBK Urdaibai Zentrua (Busturia)
element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch. Ekaina, Uztaila eta Abuztua

EPEA ZABALIK!

Ondo pasatzeko garaia da!

Egunak luzatzen doaz eta etxeko lanak, berriz, gero eta laburragoak dira. Uda da, poza eta dibertsioa. Udan sartzean zerbait somatzen da giroan. Udalekuetan abestu, margotu, korrika egin, jauzi, olgetan ibili eta ikasi. Orduan, “umeentzako oporrak!” esaten dugu ozenki. Urtero lez, BBK-k gazteenen esku ipintzen ditu Sukarrietako instalakuntzak, naturan txertatutako oporraldi ederra eduki dezaten.

Txangoak, kirolak, ur-jolasak, tailerrak, abentura, animazio-tailerrak Aparteko aukera da umeek bizikidetza sustatzen duten jarduera askotaz gozatu ahal dezaten, lagun berriak egin eta ingurumenarekiko harremana garatzen duten bitartean.

Deialdiak

element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch.
2019ko martxoaren 1 tik
2019ko apirilaren 1 arte
element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch.
2006 eta 2012 artean jaiotako neska-mutikoentzat

BBK Urdaibai Zentro eraberrituan izango dira ekainaren 24 eta abuztuaren 10 artean. Izen-emateak apirilaren 1era arte egin ahal izango dira webgunean (www.bbk.eus), “BBK ETA ZU” ataletik, eta deialdia zabalik izango da 2006 eta 2012 artean jaiotako neska-mutikoentzat (7 eta 13 urte artekoentzat).

Maiatzeko lehen hamabostaldian BBK-k posta elektronikoz jakinaraziko die familiei lekurik baduten edo ez aurten eskainiko diren 1.300 postu baino gehiagoren artean. Udalekuek 186 euroko kostua izango dute, eta zazpi txandatan banatuko dira, astelehenetik larunbatera. Talde guztiak euskaraz izango dira, uztailaren 29 eta abuztuaren 3 artekoa izan ezik, hau elebiduna izango baita.

Onarturiko familiek maiatzaren 31ra arte izango dute baja emateko aukera mezu elektroniko bat bidaliz hona: udalekuak@bbk.eus. Ekainaren 1etik aurrera, ordaindutako zenbatekoaren %80 itzuliko da kasu gehienetan, eta %100 behar bezala justifikaturiko kasuetan.

Naturarekin bizitzen ikasteko eta gizartekotzeko diseinaturiko jarduera-egitarau zabalaz gozatzeko aukera izango dute txikerrenek. Programan bela, piragua, itsasontzian paseoak, kirol-instalazioen erabilera, tailerrak eta txangoak sartzen dira.

BBK-k familientzat antolatzen dituen ekimen eta proiektuen artean, udalekuak dira jarduera sustraituen eta estimatuenetariko bat. Proiektua 80ko hamarkadan sortu zen lana eta familia bateragarri egiteko aukera bat izateko helburu nagusiarekin. Gaur egun, udaleku hauek aisialdiaren erreferente bat dira, eta gizarte- eta hezkuntza-arloan esku hartzeko zerbitzu bat, pixkanaka gizarte-premia berrietara egokituz joan dena.

Apunta zaitez
Email

web@bbk.eus