8 eta 13 urte arteko 1.000 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute BBK-k eta Bilbao Basket-ek antolaturiko BBK UP basket-txapelketan, ez bakarrik saskibaloian jokatzeko, baita ohitura osasungarriak sustatzeko ere, eta balioak, noski: adiskidetasuna, begirunea, tolerantzia, bizikidetza, ahalegina, eskuzabaltasuna, lagunartekotasuna, talde-lana edo diziplina.

Txapelketa Bizkaiko eskualde guztietara iristen da, eta BBK-k eta Bilbao Basket-ek talentua atxikitzeko eredu espezifiko bat sortzeko egindako akordioaren barruan sartzen da; “HARROBI PROIEKTUA: PRESTAKUNTZA INTEGRALA” deitzen da, eta gure saskibaloiko harrobi zabaletik sorturiko talentua atxikitzera zuzenduta dago.

BBK-k Bizkaian kultura, garapena eta ongizatea bultzatzeko eta kirola eta aisialdi osasungarria sustatzeko duen konpromisoaren parte da kirol-ekimen hau.

Intereseko estekak