BBK Urdaibai Zentrua

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Familia osoa
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Busturia

Umeentzako udalekuengatik ezaguna, BBKren zentro honek, Urdaibaiko erreserbaren ingurune pribilegiatuan kokatua, 5.000 neska-mutiko baino gehiago jasotzen ditu urtero. Uneotan Udalekuak eta SESZ/CEEP eta JAGON hezkuntza-proiektuak egiten dira zentroan.

Gainera, zentro honetarako erabilera-plan handi bat prestatu du BBK-k; datorren urtetik aurrera,  aire zabalean erabilera anizkuna izango duen hezkuntza-gune bat bihurtu gura luke, aisialdi aktibo, konstruktibo eta hezigarrirako pentsaturiko jarduerekin.

Historia

BBK URDAIBAI zentroak ia 100 urte bete ditu, eta une bakoitzeko premietara egokituz joan da. 1925. urtetik BBK URDAIBAI zentroa aitzindari da proiektu berritzaileak garatzen. Orduan, egungo ongizate-gizarterik ez zegoenean, Aurrezki Kutxak bere energiarik onenak erabili zituen egitasmo argi bat aurrera ateratzeko: Bizkaiko neska-mutikoen osasuna sendotzen laguntzea; proiektu aitzindari hark jendea liluratu zuen bai instalazioen kalitateagatik eta bai martxan jarri ziren higienezko sendabideengatik. Bere garaian Suitzan edo Belgikan zeuden sendategien parekoa zen.

1964an, aldatu egin ziren helburuak Bizkaiko gizartea eta bere beharrizanak ere aldatuz zihoazelako. Instalazioak modernizatu egin ziren hezkuntza-eremura salto egin eta Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko lehen etapa emateko.

1982an beste aldaketa garrantzitsu bat izan zen. Jada ez zegoen neska-mutikoen osasuna sendotu beharrik, baina elikatzen jarraitu beharra zegoen beraien ezagutza eta sentikortasuna gizarteak aurrean duen erronka handietako bati buruz: ingurumen-hezkuntzari buruz, alegia. Urte hartatik aurrera, udalekuen jardueren ardatz nagusia ingurune fisiko eta pedagogiko bat eskaintzea da, ikasleen ikaskuntza bultzatzeko Hezkuntza eta Aisialdi Programa Berritzaileekin, ingurumen, komunikazio, balio eta bizikidetzaren aldeko jarrerak sortzea sustatuz.  Urte hartan sortu zen CEEP (Sukarrietako Eskola Esperimentaziorako Zentroa) Eusko Jaurlaritzaren eta BBKren arteko lankidetza-hitzarmenari esker.

Urtebete geroago, 1983an, UDALEKUAK eratu ziren, 7-14 urte arteko neska-mutikoentzako jolas- eta hezkuntza-programa. Helburua bizikidetzaren eta adiskidetasunaren balioak indartzea da prestakuntza, kirol eta aisialdiko jarduera-programa baten bidez, naturaren eta ingurumenaren gozamenean oinarrituta. Ekinbide honekin, lana eta familia-bizitza bateragarri egiten lagundu gura du BBK-k udako hilabeteetan, eta horretarako gune pribilegiatu bat eskaintzen du aisialdi konstruktiboaz gozatzeko.

1995ean Sukarrietako asteburuak sortu ziren espiritu berberaz.

2015ean JAGON sortu zen, hezkuntza-programa berritzaile eta aitzindaria, eskola-jazarpena eta ciberbullying-a identifikatzen, prebenitzen eta gainditzen laguntzeko helburua duena.

Email

info@bbk.eus

MULTIMEDIA

MULTIMEDIA

PROIEKTUA IRUDITAN
IKUSI GALERIA