Ekimenaren helburua kirola sustatzea da familian, eta natur inguruneetan kirolak egitean lantzen diren balioak zabaltzea; gainera, bisitariak erakartzeko eta hiria dinamizatzeko balioko du.

Aurtengo probak hiru irteera izan ditu kategoriaren arabera: Herrikoia, Haurrentzakoa edo Federatua, eta 3,3 eta 5,5 km-ko bi ibilaldi, BBKayak-en bihotza den Itsas Museoaren aurrean hasi eta amaitu direnak. Bi probetan, parte-hartzaileak hiriko punturik garrantzitsuenetatik igaroko dira: Euskalduna, Guggenheim Museoa eta Udaletxea.

Jai-giroko egun bat da, eliteko arraunlarien lehiaketa eta kirolari herrikoiak batzeko pentsatua, ibilbide bera partekatzen baitute, eta ondoren lagunarteko festa, sari-ematea, opariak eta musika izaten dira.

Intereseko estekak