Haur eskolak

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. 2 urte arte haurrak
element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch. Iraila-Uztaila

Familien beharrizanak aldatu egin dira. Gaur egun zaila da lana eta familia bateratzea. BBK Haur Eskolei esker, errazagoa da garai berrien erritmoari egokitzea. Betidanik BBK-ren barruan funtsezko ardatzetarikoa izan da, bada eta izango da.

Lana eta familia bateratzea BBKren lehentasunen artean dago. Haur Eskoletan zure seme-alabak zaintzeaz gain, irakatsi egiten diegu eta, era berean, zure ongizatea zaintzen gabiltza. Gizartearen beharrizan horretarako erantzuna dira. Gure xedea bizitza pertsonalaren eta profesionalaren arteko beharrezko oreka erraztea da. Gure hezkuntza arloko profesionalen eginkizuna zure lan-jarduera erraztea da. Haien zeregina zure ume kutunak zaindu eta haiei irakastea da. Hala, guztiontzat onuragarria den gizartearen ongizatea guztion artean sustatzen dugu.

BBK-ri esker, lana eta familia bateratzeko aukera badago.

ZERGATIK ETA ZELAN SORTU ZEN

Haur Eskolen jatorria XX. mendearen hasieran dago. 1929ko lehenengo hilabeteetan Jose Entrecanales medikuak zuzendutako Gota de Leche etxez etxeko Ongizateko udal zerbitzua bere gain hartzea erabaki zuen Aurrezki Kutxak. Handik gutxira, Urazurrutiako San Antonioko Ama Eskola ere hartu zuen, hain zuzen ere, geroago Emakume Langilearen Bahitetxearen barruan sartuko zen haur-eskola bat. Urte hartantxe, Aurrezki Kutxak beste proiektu bi abian ipini zituen: Bermeon, haur-eskola bat eta umeentzako kontsultategia -Umearen Etxea izenekoa-; eta “Familiaren Etxea” sortzea, Bilboko Hiribildua izena jaso zuen andrazkoentzako egoitza bat. Sukarrietako Egoitza kudeatzen zuten mojei eman zitzaien haren ardura.

Email

info@bbk.eus