Hezkuntza programak

element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. BBK Urdaibai Zentroa

Bizikidetzan eta aniztasunaren begirunean oinarrituriko hezkuntzaren bidez sentsibilizatzea eta kontzientziatzea dira BBKren hezkuntza-programa hauek ─Jagon eta SESZ─ partekatzen dituzten ezaugarri nagusiak, eta 2019-2020 ikasturterako izena emateko epea maiatzaren 3an irekiko da.

JAGON

Jagon programa Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat pentsaturiko ekinbidea da; ikasgeletan jazarpenari aurre egin, adingabeen arteko abusuen eraginaz kontzientzia harrarazi eta ikasleei tresnak eman gura dizkie inguruan izan ditzaketen kasuak detektatzeko.

Beren ikastetxeko irakasleen eta adituen talde baten laguntzaz, egun osoan jarduera-programa bat osatzen dute adingabeek arazo hauen inguruan. Bere hedadura, eduki eta garatzen den inguruneagatik paregabea den programa honetan parte hartzen dutenek jazarpen-egoerak detektatzen ikasten dute, eta zelan bereizi noizean behingo gatazketatik; gainera, horiek salatzeko mekanismo anonimoak barneratzen dituzte.

Eskabideak egiteko epea datorren maiatzaren 22ra arte luzatuko da.

Argibide gehiago

INSKRIPZIOAK

 

 SESZ

Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroan (SESZ) ingurumen-hezkuntzako programan izena emateko epea zabalik izango da maiatzaren 20ra arte; Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetako eta DBHko 1. eta 2. mailetako ikasleei zuzenduta dago programa.

Ekinbide hau lau egunez garatuko da BBK Urdaibai Zentroan, eta bere helburua naturara hurbiltzen laguntzea da, ingurune egokia eskainiz Ingurumenarekiko sentsibilizazioa, kontzientziazioa, ezagutza, jarrera-aldaketa eta banako eta taldeko ekintza ikertzeko eta garatzeko.

Eskabideak egiteko epea datorren maiatzaren 20ra arte luzatuko da.

Argibide gehiago

INSKRIPZIOAK