Hirugarren sektorearen behatokia

Hirugarren sektorearen Behatokia informazio eta dokumentazio, ikerketa aplikatu eta sustapenerako zentroa da, hirugarren sektorea indartzeko lan egiten duena eta irabazi asmorik bako erakundeen berrikuntza eta hobekuntza bultzatzen dituena. Bere helburuetako bat informazioaren eta jakintzaren sozializazioa du sektorea sendotzen parte hartzeko. Sinergiak erabiltzea. Birpentsatzea. Jardun eta dibulgatzea. Ikasteko komunitatea da, trukea bultzatzen duena gizarteak aurrera egin dezan. Zerbitzuak ematen, autolaguntza eskaintzen, pertsona kontratatuak dituzten edota boluntarioz bakarrik osaturik dauden erakunde guztien ─handien, ertainen eta txikien─ zerbitzura dagoen tresna bat da.