Mundualdatu

element/arrow-grey copy 16 Created with Sketch. Enpresa berritzaileak
element/arrow-grey copy 3 Created with Sketch. Bizkaia
element/arrow-grey copy 6 Created with Sketch. Maiatza-Abendua

BBK-k pertsona ekintzaileei laguntzeko konpromisoarekin jarraitzen du, enpresa berriak sortzen laguntzeko eta finantzatzeko ekinbideekin. Mundualdatu programarekin Bizkaiko enpresa-proiektu eta negozio-ideia berriek beste tresna bat dute gauzatzeko.

Mundualdatu programak 2,5 milioi euro izango ditu datozen 5 urteotan negozio-aukera berriak babestu, lagundu eta finantzatzeko. Ekinbide hau bi eratako kolektiboentzat da: enpresa gisa oraindik eratu ez diren pertsona ekintzaileentzat; eta oraindik bi urteko ibilbidea ez eta finkatze-fasean dauden enpresentzat.

Mundualdatu BBKren Plan Estrategikoan kokatzen da, non gaikuntza eta enpleguaren sustapena diren lehentasunezko ardatzetako bat. Helburu hauek bat datoz BBK-k ezarritako helmugekin, eragile ekonomikoei eta enpresa-ekinbide berriei laguntzearen alde egiten duelarik.

Azken urte honetan programa honen bidez BBKren diru-laguntza jaso duten enpresa-ekinbideak Aquadat, Kasitoko, Fit4bike, Insulae eta FractalMed izan dira.

Datak
  • Maiatza – Iraila (biak barne). Proposamenak jasotzea eta Elkarrizketa Pertsonalak programara ongien egokitzen diren proiektuekin.
  • Iraila – Urria (biak barne). Azterketa zehatza eta termino eta baldintzen negoziazioa.
  • Azaroa – Abendua (biak barne). Inbertsio Batzordea eta eragiketak ixtea.
Intereseko estekak