Urdaibai Bird Center

Urdaibai Bird Center naturari begira zabaldutako lehioa da. Atlantikoaren Ekialdeko migrazio-ibilbideetako hezeguneen behatokia, Europa osoan erreferentzia diren instalakuntzak barne. Zientziari eta guztien gozamenari irekitako espazioa. Guk baliabideak besterik ez genuen ipini, natura gainerakoaz arduratu zen.

Urdaibaiko Biosferaren erdian dagoen leku izugarri hau bisitatzera gonbidatu nahi zaitugu, izan ere, naturaren museo bizi hau ingurune paregabean dago. Hegaztien nahiz haien emigrazioen ikerketa eta behaketa ditu ardatz, aparteko leku batean. Zentro bizia da, bertan egun bakoitza desberdina da. Egunsenti bakoitzean zer datorren ezin da jakin. Hegazti bakoitzaren hegalen mugimenduak ezartzen du egun bakoitzaren nondik norakoa.

Urdaibai Bird Center Arantzadi Zientzia Elkarteak kudeatzen du. Bere xedea hegaztien, haien migrazioen eta bizi diren habitaten ikerketa nahiz haren zabalkundea da. Bertan ikertzeko eta zabalkunderako taldeak koordinatzen dira. Hala, bisitariak lanean ari diren hegaztiei buruzko proiektuen lekuko zuzenak izan daitezke. Naturaren baitan murgiltzeko aparteko lekua.

Helbidea

Aranzadi Zientzi Elkartea

Orueta 7. Gautegiz Arteaga

48314  Bizkaia

Telefonoa

94 625 11 57

Sare sozialak
Intereseko estekak