Punto menú Created with Sketch.

Sua, The Owl Project eta Los Chivatos de Ana Frank-en soinuak

BBK 23 apirila, 2019

BBK Soinu Berriak-en lehen edizioko hiru talde berri instrumentuak gozatzen ari dira dena emateko musika-lehiaketa honen bigarren jardunaldian; aukera eman gura zaie musikaren munduan lehen urratsak egiten dabiltzan gazteei. Datorren ostegunean, hilak 25, BBK Salan entzungo dira Suaren rocka (20:00), The Owl Projecten popa (21:00) eta Los Chivatos de Ana Franken punka (22:00). Emanaldiak doakoak izango dira.

BBK Soinu Berriak-eko epaimahai adituak 94 proposamenen artetik hautaturiko (guztira 12) talde eta artisten artean daude Bizkaiko 3 talde hauek, eta berauen asmoa da Bizkaiko musika-talentu berriak aurkitzeko BBK-k antolaturiko lehen lehiaketa irabaztea. Hurrengo kontzertuak maiatzaren 9an eta 30ean izango dira. Eta final handia ekainaren 20an jokatuko da.

BBK-k lehiaketa honetan bertoko artista eta talde hauen zerbitzura ipini du bere musika-azpiegitura guztia. Beren sustapen-estrategian erabil dezaten, aretoan emango duten kontzertu osoaren ikus-entzunezko materiala, kalitate-estandar handikoa, jasoko dute talde guztiek, eta irabazleak sari hirukoitza izango du: Bizkaia BIME Live International Music Experience-n joko du; 4 gaiko EP bat grabatuko zaio El Tigre estudioetan, Deustun; eta bideoklipa StereoZona kanalaren kontura. Bigarren sailkatuak 4 gaiko EP bat grabatzeko aukera izango du Deustuko El Tigre estudioetan.

Hautaturiko hamabi taldeak ─Pinpilinpussies (Rock), Las Selvas (Rock), Airu (Pop), The Owl Project (Pop), Los Chivatos de Ana Frank (Punk), Nekane (Pop-R&B), Sua (Rock), Perky Pat (Post Punk), Marban (Indie Pop), Bilbao Tropical (Rap), Dekot (Rock) eta Omago (Folk Pop)─ adituen epaimahai batek ebaluatuko ditu, eta bere originaltasun, nortasun, ahalmen, talentu eta karismaren arabera hautatu beharko dute bakarlari edo talde irabazlea.

Epaimahaian honako hauek izango dira: Elias Monreal (Last Tour/ Meyo Records/ Encarta Club), Oihane Aldaiturriaga (BBK-ko Kultura Arloaren arduraduna), Deu Txakartegi (Lehiaketaren zuzendaria eta WAS taldekoa), Julen Alberdi (Vulk) eta Iker Barbara (Zarata-Mondosonoro).

 

Egungo albiste gehiago

«Aitzindariak LH» «Zure bide propioa eraiki. Lanbide Heziketa aukeratu» kanpainaren bidez, industriako LHn dagoen emakumeen ehunekoa handitzea da asmoa, eta horretarako, bideoak eta lanerako beste material batzuk zabalduko dituzte institutuetan, LHko ikastetxe feminizatuetan, familietan, enpresetan eta gune publikoetan
BBK-k egin du beka-deialdia bere laugarren BBK BOOTCAMP campuserako; prestakuntza-sistema trinko hau AEBetatik Euskadira ekarria da, errekorrezko denboran aditu programatzaileak prestatzeko
Zer programatzeko gai dira BBK Bootcampera etortzen diren ikasleak? Erantzuna gaur eman da Icaza Colaborando-n BBK Bootcamp DEMO DAY 
Mikroskopia Estazio Herritarrak apirilaren 4tik 12ra irekiko ditu ateak eta aukera paregabea eskainiko die herritar guztiei bizi mikroskopikoa behatu, aztertu eta irudikatzeko arte-sorkuntzan.
Gure ekitaldi guztiak