EÑAUT ELORRIETA ETA IDOIA ASURMENDI BBK SALAN IZANGO DIRA

Datorren otsailaren 18an Eñaut Elorrieta, Ken Zazpiren sortzailea, eta Idoia Asurmendi, etorkizun handiko musikaria, BBK Salako agertokira igoko dira, Fernando Velázquez konpositorearen gidaritzapean eta hogeita hamarren bat euskal musikarik lagunduta. Emanaldia 20:00etan hasiko da eta bi abeslarien abesti argitaragabeez eta zuzendari getxotarrak ekitaldi honetarako moldatutako bertsioez gozatzeko aukera izango da. Fernando Bernués eszena- eta ikus-entzunezko zuzendaria arduratuko da eszenografiaz. Sarrerak salgai daude dagoeneko aretoaren webgunean, 22 eurotan.

Hiru artistek aurretik ere izan dituzte beren arteko loturak, baina lehen aldiz egingo dute bat eszenatoki gainean `Neguko disdirak’ ikuskizun honekin, eta BBK salan hasiko da horren bira. Fernando Velázquez eta Eñaut Elorrieta aspaldiko ezagunak dira.  Duela hamar urte hasi zen beraien arteko harremana, Ken Zazpiko liderrak eta `Lo Imposible’, `Ocho apellidos Vascos’ edo `El Orfanato’ bezalako soinu-banden egileak bat egin zutenean talde euskaldunaren eta Euskadiko Orkestraren grabazio arrakastatsuan.

Era berean, biek lan egin dute Aramaioko artistarekin beronen azken albumean, `Ilun eta Abar’:  Elorrietak ’25. Artikulua’ kantan, eta Velázquezek `Viejo Refranero’ko moldaketak egin ditu.

`Neguko disdirak’ hiruren arteko harreman profesional eta pertsonalaren emaitza da, elkarrekin lan egiteak biziki erakartzen ditu eta.

Kontzertu honetan abesti argitaragabeak entzungo dira, Fernando Velázquezek bertarako moldatutako bertsio batzuk lehen aldiz emango dira eta, azken batean, bilduma oso-oso fina.

Eñaut Elorrieta

En?aut Elorrieta (Gernika-Lumo, 1975) Ken Zazpi euskal talde ospetsuaren sortzailea eta abeslaria da. 2013an, `Deserriko kantak’ argitaratu zuen bakarka, eta, ordutik, bere ibilbidean talde-buru gisa egindako lanak, `Atzo da bihar’ (2001), `Argiak’ (2007) edo `Phoenicoperus’ (2015), proiektu propioak 2019an, bakarkako bigarren diskoa argitaratu zuen, `Irteera Argiak’ eta beste artista batzuekin lankidetzan egindakoak daude.

Idoia Asurmendi

Idoia Asurmendi (Aramaio, 2000), txikitatik musika eta instrumentuz inguratua, gaur egungo euskal eszenako figura nabarmenen eta oparoenetako bat da. Joan den apirilean, bere lehen diskoa `Ilun eta Abar’ kaleratu eta hiru astera, bere lehen bira itxi zuen 40 kontzerturekin. Oraintxe bertan, neguko beste bira batean murgilduta dago, Donostia, Bilbo eta Gasteiztik igaro ostean, lehen aldiz Madrilera eramango duena.

Fernando Vela?zquez

Fernando Vela?zquez (Getxo, 1976) konpositorea, orkestra-zuzendaria eta biolontxelo-jotzailea da.  Espainiako zineman film arrakastatsuenetako batzuen musikagilea da Goya saria irabazi zuen `Un monstruo viene a verme’ filmarekin, eta ikus-entzunezko plataforma berrietarako musika idatzi izan du. Estatuko eta nazioarteko orkestra handiak zuzendu ditu, eta azken urteetan bere ekoizpen gehienak Espainiako orkestra publikoekin grabatu ditu, ahalegin pertsonal handia egiten duelarik horretan. Estilo askotako artisten ?Raphael, Zea Mays, Izaro edo El Drogas? ohiko kolaboratzailea da.

www.salabbk.eus