BBK Sasoiko sariek belaunaldien arteko harremanak ezagutarazten dituzte
2022/09/30
BBK Sasoiko literatura-lehiaketaren bigarren edizioak baditu irabazleak: Enrique Garcíaren ‘Ane’ eta Jesus Sesar-en ‘Esperientzia ahaztezina’ izan dira epaimahaiak aukeratutako lanak; ekimen honek 55 urtetik gorako helduen parte-hartze soziala bultzatu gura du idazketaren bidez. Irabazleek beren sariak jaso dituzte gaur, BBK Sasoikok Bilbon Erronda kaleko lokalean egindako ekitaldian. Bertan, Sasoiko komunitateko hainbat lagun izan dituzte inguruan.
Aurretik Sasoikon irakurketa- eta idazketa-tailerretara joan diren eta lehiaketaren antolaketaz arduratu diren pertsonek osaturiko Epaimahaiaren erabakiak nabarmendu du bi lanek gaitasuna dutela “belaunaldien arteko harremanak oso modu eguneratuan ikusarazteko” eta “oso sentimendu gizatiarrak” pizteko.
Gainera, Katy Parrari akzesita eman dio bere ‘Estrellas Africanas’ kontakizunagatik, eta Alazne Díezi, berriz, ‘Haurtzaroa: Ibilaldi Laburra’ lanagatik, “benetako eta gertuko” istorioak transmititzen jakin dutela nabarmenduz.
Sari-banaketan, Ixone Zubietak, BBK-ko Pertsonen arloko arduradunak, nabarmendu du “lehiaketa honek aukera ematen diela heldu nagusiei bete-betean eragiten dieten bi gairi, hala nola zahartze aktiboari eta belaunaldien arteko harremanei, buruzko ikuspegia emateko, modu sortzailean, idazketaren bidez; gainera, gure gizarteak bi gai horiei buruzko hausnarketa egin dezan laguntzen du, gai horietan asko baitugu egiteko”.
Bilbaok gogorarazi du “belaunaldi desberdinetako pertsonen arteko lotura erraztea BBK Fundazioaren helburuen artean egon dela beti”. Orain, erakundeak bere estrategia korporatiboaren barruan txertatuta duen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuen esparruan, erakundeak bultzada zeharkako edo transbertsala eman gura dio alderdi horri.
Bihar, urriak 1, Adinekoen Nazioarteko Eguna izango dela eta, gaur banatu dira ‘Despertar a la escrituta/Idazten Hasi’ lehiaketako sariak. Hori dela eta, aste osoan zehar, BBK Sasoikon ‘Historias de Vida de las Personas Mayores / Adinekoen bizitza-istorioak’ izeneko erakusketa egongo da, Bizkaiko laurogeita hamar urteko eta ehun urteko pertsonak protagonista dituena. Erakusketa hori BBK Sasoikok Ander Elgorriaga marrazkilariarekin (DibujaTolrato sin Parar) eta Liannys Badillo zinemagilearekin egindako lankidetza-proiektuaren emaitza da.