AURTEN ERE, BBK ON STAGE ZIKLOAK MUSIKA-ESZENARIK BERRIENA EKARRIKO DU BBK SALARA
BBK ON STAGE! zikloaren hirugarren denboraldia martxoaren 18tik aurrera itzuliko da BBK Salara. Datorren urtean, 2023an, hirugarren edizioa izango da 4 kontzerturekin, martxoan eta maiatzean zehar 6 artista igaroko direlarik bertatik.
Ziklo honen ezaugarri izan ohi den bezala, bertan musikaren panoraman hainbat estilorekin espazio bat betetzen duten artistak sartuko dira, izaera freskoa eta publiko gaztea elkartuz Bilbon egingo diren topaketa esklusiboetan.
Zikloa martxoaren 18an hasiko da, Paula Mattheus getxotarraren eskutik. Bere ahots bakar, hautsi eta aldi berean gozoarekin, bere azken lana, “Concierto en el balcón” (Kontzertua balkoian), aurkeztuko du. Martxoaren 25ean saio bikoitza izango dugu honako hauen eskutik: Siloé bikotea, bere autore eta folk pop abestien eta elektronika dantzagarrienaren nahastearekin; eta Yarea gaztea, indie, urbano eta pop estiloarekin.
Maiatzaren 6an Marlon taldekoak etorriko dira beren bira berriarekin, “Tour Amores de Esos 2023”, eta beraien arrakasta, kontzertuetan ez ezik, azken urteotan jasotako sarietan ere ikusten da. Odeón sarietan “rock errebelazio artista” (2020) eta “rock abesti onena” (2021) kategoriak irabazi zituzten. Gainera, LOS40 music awards delakoetan “zuzeneko talde onena” (2021) eta “40tik 1erako artista onena” (2022) sarietarako ere proposatu zituzten.
Eta zikloari amaiera emateko, maiatzaren 27an, beste saio bikoitz bat: oraingoan Pol 3.14 banda ─Los Hombres de Paco, Sky Rojo, El Barco edo La Casa de Papel telesailei musika jarri diena─ eta Bely Basarte, bere konposizio zintzo eta karismatikoekin, etapa berri honetan aire berritu, informal eta alaiarekin etorriko dena.
Kontzertu guztietarako sarrerak salgai daude jada, eta modu fisikoan BBK Salan bertan eros daitezke, edo Internet bidez hemen: