FASHION REVOLUTION WEEK-EN BESTE EDIZIO BAT IZANGO DA BBK KUNAN APIRILAREN 21ETIK 27RA
BBK Kuna: GJHen Etxean Fashion Revolution Weeken beste edizio bat izango da apirilaren 21etik 27ra.
Fashion Revolution Week modaren munduko aktibismo-mugimendu handiena biltzen duen urteko kanpaina da; zazpi eguneko jarduerak dira, Rana Plazako fabrikaren kolapsoaren 10. urteurrenaren inguruan.
Fashion Revolution irabazi asmorik gabeko erakundea da, Carry Somers eta Orsola de Castro moda-diseinatzaileek sortua, eta 100 herrialde baino gehiagotan dago munduan. Mugimendu global bat izatea du helburu, pertsonen eta erakundeen ahotsa eta ahaleginak bateratuko dituena moda ekoizteko eta kontsumitzeko modua hobetzeko, moda modu seguru, garbi eta bidezkoan fabrikatuko dela ziurtatuz, eta ekoizpen-kate osoan lankidetza sustatuz.
Urtero ospatzen da, Rana Plaza fabrikaren kolapsoaren urteurrenarekin bat eginez, aurten 10. urteurrena betetzen duelarik.
Testuinguru horretan, BBK Kunan topaketak, aurkezpenak, tailerrak eta desfileak izango dira; izan ere, Fashion Revolution Week-ek, bere DNAren barruan, Garapen Jasangarrirako Helburu hauek hartzen ditu: 1. GJH: Pobreziaren amaiera; 3. GJH: Osasuna eta ongizatea; 5. GJH: Genero-berdintasuna; 6. GJH: Ur garbia eta saneamendua; 8. GJH: Lan txukuna eta hazkunde ekonomikoa; 9. GJH: Industria, berrikuntza eta azpiegitura; 10. GJH: Desberdintasunak murriztea; 12. GJH: Ekoizpen eta kontsumo jasangarriak; 13. GJH: Klimaren aldeko ekintza; 14. GJH: Urpeko bizitza; 15. GJH: Lehorreko ekosistemetako bizitza; 16. GJH: Bakea, justizia eta erakunde sendoak; eta 17. GJH: Garapen Jasangarrirako aliantzak.