BBK Kunak hautatu du irabazlea
Proiektu guztiak ebaluatu ostean, epaimahaiak (BBK-ko ordezkariek, Auzoko Aholku Batzordeko kideek eta artearen eta graffitiaren munduarekin lotura duten pertsonek osatua) Bilbon bizi den Zouhir Oujaa (Midelt, Maroko) artista gaztea aukeratu du Mural Proiektu Onenarentzako sariaren irabazle, eta 3.000 euro jasoko ditu. Zouhir ekainean hasiko da murala egiten.
Epaimahaiak proposamenaren freskotasuna nabarmendu du, izugarri koloretsua eta harmoniatsua, non protagonistak tunelaren azalera konplexura oso ondo egokituko diren forma geometrikoak diren.
“Modulu karratuak margotu ditut, inskribatutako esferekin eta kolore askorekin, muturretan GJHen logoak sartuta. Bilboko alde hori oso polita da, eta kolorearekin eta mural honekin askoz hobeto geratzea espero dut”, adierazi du artistak.