aHUTSAK HARTUa
aHUTSAK HARTUa proiektua Xabier Erkizia soinu-artistak eta Maialen Lujanbio bertsolari eta idazleak, Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera, gure garaikidetasunaren une oso zehatz batean sortutako proposamena da: pandemiaren ondoriozko 2020ko konfinamendu kolektiboa. Abiapuntu bitxi hori hiru urtez zabaldu eta garatu zen, museoaren historiako beste egoera berezi batekin bat egin arte, gaur egun egiten ari den handitze-lanarekin.
Bi salbuespen horiek, beraz, egoera berriak eragin dituzte: museoko espazioak aldi baterako “hustea”: bisitaririk ez izatea, lehenengo kasuan, eta artelanak lekuz aldatzea, bigarrenean.
Bi gertaerek sortutako soinu-paisaia -horien soinuak, ahotsak, oihartzunak eta isiltasunak- azken hiru urteetan entzun eta erregistratu dute Erkiziak eta Lujanbiok erakundearekiko elkarrekintzaren erregistro immaterial berezi hori formulatzeko, “museoa bizitoki duen airearena eta hautsarena”. Museoaren erretratu sentsorialak honako hauek
biltzen ditu: urratsak, presentziak, erreberberazioak, makinen eta pertsonen soinu-aztarna, burdinazko eskulturen grabazio bibrazionalak, fenomeno ultrasonikoak, isiluneak…
30 ordu baino gehiagoko audio-grabazioko lan batetik abiatuta -airekoa, infragorria eta ultrasoinua, frekuentzia elektromagnetikoak, bibrazio-fenomenoak eta espazioen oihartzunen artxiboa…-, aHUTSAK HARTUa-k museoaren espazioarekiko topaketa esperientzia sentsoriala proposatzen du, eta haren soinu-auraren memoria bat, azkenerako hainbat formatu eta euskarritan egokitutakoa.
Emaitzak hitzen, soinuen eta irudien ingurunea sortzen du, Erkiziak eta Lujanbiok elkarrekin lotutako lau elementu dituen soinu-ekosistema batean artikulatua:
- Argitalpena
- Soinu-instalazioa
- Performancea
- Mikrositea