Izena eman. BBK-UNESCO Bekak
BBK-k eta UNESCO Etxeak bi nazioartekotze beka eskainiko dituzte, bekadunek lan-esperientzia eskuratu dezaten Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundearen (UNESCOren) Parisko Egoitza Nagusian.
Bekadunek Finantza Kudeaketarako Bulegoan eta Komunikazio eta Informazio Sektorean egingo dute lan.
Ezaugarri orokorrak
- Iraupena: Bekaren onuradunek 6 hilabetez lan egingo dute UNESCOn, 2019ko urtarriletik ekainera.
- Bekaren barruan eskainiko direnak:
- UNESCOri eta Nazio Batuei buruzko prestakuntza-ikastaroa. UNESCO Etxeak emango du ikastaroa, UNESCOn lanean hasi aurretik.
- 10.000 euro gordineko diru-saria beka bakoitzeko. Barne hartzen du: hileko soldata, bidaiako laguntza-asegurua, Gizarte Segurantzako kotizazioaren eta PFEZren atxikipenaren kostuak. Beka Kutxabanken kontu batean abonatuko da. Bekaren onuradunak kontu horren titularra izan behar du.
- Beka jaso eta erabiltzeak ez du inolaz ere esan nahi bekadunaren eta beka-emailearen edo egonaldi profesionala eskaintzen duen erakundearen (UNESCOren) artean kontratu-loturarik sortuko denik.
FINANTZA KUDEAKETARAKO BEKA
-
Baldintzak:
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Graduko edo graduondoko ikasketak arlo hauetan: finantzak, administrazioa publikoaedota kontabilitatea.
- Finantza-kudeaketan eta enpresa-baliabideen plangintzan esperientzia izatea eta kontratazio publikoaren ezagutzak.
- MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
- Ingelesa edota frantsesa bikain menderatzea.
- Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.
- No haber participado anteriormente en ningún programa de prácticas financiado por BBK ni por Unesco Etxea.
-
Eskaeren tramitazioa
Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO Beka erreferentziarekin, honako helbide elektroniko honetara: becabbkfinanzas@unescoetxea.org
GIZA BALIABIDEETAKO BEKA
-
Baldintzak:
- Bizkaian erroldatuta egotea.
- 30 urte baino gutxiago izatea.
- Gradu edo graduondoko ikasketak Humanitateak, Giza Zientziak edota Giza Baliabideak
- Giza baliabideen eta proiektuen kudeaketan ezagutza eta esperientzia baloratuko da.
- Ingelesezko maila bikaina ahozkoan eta idazketan aritzeko.
- MS Office-n gaineko ezagutza aurreratuak.
- Aurretik BBK-k edo Unesco Etxeak finantzaturiko programetan parte hartu ez izana.
-
Eskaeren tramitazioa
Eskakizunak betetzen dituzten pertsonek Curriculum Vitae-a bidali behar dute, BBK-UNESCO Beka erreferentziarekin, honako helbide elektroniko honetara: becabbkrrhh@unescoetxea.org
Curriculumak jasotzeko azken eguna 2018ko urriaren 5a izango da.
Informazio gehiago:
UNESCO Etxea
Isozaki Atea Bizikidetasun plaza
Uribitarte pasealekua, 12, 2. lokala
48001 Bilbo
Telefonoa: 94.427.64.32