Adimen artifiziala izango da protagonista BBK Trends Forumen hirugarren edizioan

Urriaren 3an, BBK Trends Forumen hirugarren edizioa izango da Bilboko BBK Salan. Foro horren helburua da aztertzea zer eginkizun duten joerek berrikuntzan, hazkundean eta etorkizunaren eraikuntzan.

Aurtengo jardunaldiaren ardatza adimen artifizialak gure bizitzetan duen eragina izango da, eta hainbat arlotan (hezkuntzan, osasunean, lanean, aisialdian, segurtasunean, hainbat gailurekin eta pertsonekin erlazionatzeko dugun moduan) duen eta izango duen eragina aletu edo azalduko da.

Jakingo dugu, besteak beste, nola lagun dezakeen AAk karbono-aztarna murrizten, zelan aplika daitekeen arrisku soziosanitarioak hautemateko, nola erabiltzen den kulturan eta aisialdian askotariko publikoen ohiturak eta interesak ulertzeko, zer eragin duen sektore ekonomiko berrien sorreran, edo zelan ezarri den gure etxeetan eta gure gailuetan.

BBK-k antolatzen duen ekimenetako bat da BBK Trends, berrikuntzarekin, lehiakortasun jasangarriarekin eta etorkizuneko ongizatearekin konprometitutako erakundeen eredu bat sustatzeko helburuarekin bat datorrena.

Jardunaldian parte hartuko duten adituen artean, David Alayón, Alex Rayón, Iñaki Pertusa, Ana I. Herrán, Ángel Díez, Izaskun Orive izango ditugu, baita arrisku soziosanitarioko egoeran dauden pertsonen detekzioan erabiltzeko adimen artifizialeko proiektuak ere, BBK Behari, besteak beste.