BBK-k eta Lanbidek gaur hasiko dituzte bootcampak

BBK-k eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak gaur hasiko dute langabezian dauden 60 pertsona datu-analitikan eta zibersegurtasunean prestatzeko programa pilotua.

Prestakuntza-ikastaro hauen helburua pertsona horien erabateko berregokitze profesionala erraztea da, eta lan-merkatuan sartzen laguntzea.

Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak (Gaia) bildutako datuen arabera, lanbide teknologikoak 20.000 lanpostu baino gehiago dira Euskadin eta, gainera, eskaria handituz doa. 

Guztira lau ikastaro dira, % 100 praktikoak, 490 orduko iraupena dute eta gaurtik aurrera aurrez aurre emango dira BBK Kunan. Modalitateka banatuta daude, hamabost plazarekin bakoitzean. Bootcampak The Bridgek ematen ditu, mota honetako prestakuntzetan erreferentziazko eskola denak. Bootcampen batez besteko enplegagarritasun-tasa % 90 ingurukoa da, eta munduko onenen rankingean daude. Datorren ikasturtean ere, BBK-k beste prestakuntza batzuk eskaintzen jarraituko du eskola horrekin.