BBK Landa Eremu Art

lande eremu art

BBK-k eta Kultibak BBK Landa Eremu Art proiektua jarri dute abian, elkarlaneko esku-hartze artistikoaren bidez Bizkaiko landa-guneetan berrikuntza eta eraldaketa soziala sustatzeko.

Proiektua artistak hautatzeko fasean dago, eta horiek proiektu artistiko komunitario bat garatuko dute lurraldeko hainbat tokitan, toki horietan bizi den adin guztietako jendearen parte-hartze eta lankidetzarekin.

BBK Landa Eremu Art berrikuntza-laborategien zirkuitu ibiltaria da, eta eraldaketa eta gizarte-kohesiorako funtsezko elementu gisa balioesten du kultura garaikidea. Era berean, toki horietan bizi den jendearengana iristeko modua da, egungo sorkuntza eta landa-ingurunea arte bisualen, musikaren, literaturaren edo arte eszenikoen bidez lotuz.

  1. Edizioa

Aurreikusiaren arabera, ekintza horietako lehenengoa 2023ko irailetik aurrera gauzatuko da Zallako Aranguren auzoan.

Urtero ingurune desberdin batean egingo da, eta erronka kultural desberdin bat izango du ardatz, gauzatzen den testuingurura eta komunitatera egokituta.

BBK Landa Eremu Art bat dator 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH), hiritarrak ez diren komunitateen garapen jasangarri eta inklusiboari egiten dion ekarpenagatik.