BBK-k eta BIAAFek pausoak ematen jarraitzen dute

BBK-k eta BIAAFek pausoak ematen jarraitzen dute beren aliantza estrategikoan, Bilbon eta Bilbotik gazte sortzaileentzako aukerak sortzeko, jasangarritasunari, enplegagarritasunari eta ekintzailetzari dagokienez etorkizun abangoardista eta berritzailea gidatzeko gai izango diren gazteentzako, hain zuzen ere, horrela, Lurraldearen eraldaketa urbanoari eta ekonomikoari lagunduz.
PROIEKTUAK
CSM BEKAK
Modaren sektorea bultzatzeko artea eta kultura indartzeko asmoz, eta talentua, berrikuntza eta sormena ere sustatzeko, 2014tik Londresko Arteen Unibertsitatearekin, zehazkiago Central Saint Martin’s-ekin (CSM), aliantza bat dugu. Eskola ospetsu horrek artea, diseinua, moda eta arte eszenikoak uztartzen ditu ikaskuntza-esperientzia paregabeak sortzeko. CSMrekin elkartzean, munduko akademiko, aholkulari, diseinatzaile eta artista berritzaileenetako batzuen eskutik ikasten dute Bizkaiko diseinatzaile gazteek. BBK Fundazioaren lankidetzari, finantzaketari eta konpromisoari esker, Lurraldean gora egiten ari diren diseinatzaileek eskola ospetsu horretan ikastaro trinkoak egiteko bekak jaso ahal izan dituzte; eta beka horien bidez, gazte horien lan-trebakuntza eta laneratzea sustatu gura dugu, azken urteotan izandako esperientzia onaren bidetik.
BBK BIAAF LAB
Ekintzailetzaren esparruan, BBK BIAAF LAB-Ekintzailetza Laborategiaren bitartez, gizarte-ekintzailetzaren esparruan metodologia bat garatu du BIAAFek, GJHetan oinarritua, berritzailea eta nekez erreproduzitu daitekeena, parte hartzen duen diseinatzaile bakoitzaren laguntza pertsonalizatuari, garatutako laguntzaile, hornitzaile eta banatzaileen sareari eta toki bakoitzean sortutako balio-kateei esker. Horrela, ekosistema paregabea sortu da urte hauetan zehar, enpresa-proiektu horien iraunkortasuna ahalbidetzen duena denboran.
LEHIAKETA
BBK-k eta BIAAFek, beste laguntzaile batzuen babesarekin, Arte eta Modaren Nazioarteko Azokaren zortzi ediziotarako deialdia egin dute. Horrek tokiko eta nazioarteko talentua nabarmentzea, nazioarteko sareak ezartzea eta enpresa sortzaileen traktore izatea ahalbidetzen du, lurraldeko diseinatzaileei eta Bizkaiko moda-industriaren balio-kateari aukerak zabalduz.