BBK Familyk Family Lab Nerabezaroa martxan jarri du

BBK Familyk gune bat eskaini nahi die familiei, parte-hartzea sustatzeko eta nerabeei ahotsa emateko, haiekiko entzutea eta komunikazioa hobetze aldera. Baita ere gurasoak sentsibilizatzea seme-alabekiko harremana errazten ez duten jarrera batzuen inguruan, eta nerabeentzat garrantzitsuak diren eta gurasoekin hitz egiteko zailenak gertatzen zaizkien gaiak identifikatzea.

Gurasoen arreta deitzeko

Family Lab Nerabezaroaren kanpaina bideo batekin hasten da. Bideo hori sare sozialetan eta BBK Family webgunean ikusi ahal izango da, gurasoei arreta emateko batzuetan haiengan dugun konfiantzarik ezaz.

Horrez gain, Roberto Aguado psikologoak doako hitzaldi bat emango du, azaroaren 9an, 18:00etan, El Carmen Aretoan eta nerabezaroa ulertzeko gako batzuk emango dizkigu, konfiantzatik abiatuta. Hitzaldira joateko izena eman behar da.

Halaber, abenduaren 1ean eta 2an, Roberto Aguadok 8 orduko tailerra eskainiko du gurasoentzat, gurasoen gaitasunak hobetzeko eta nerabeei hobeto laguntzeko helburuarekin. Tailer hau egiteko ere deialdi bat aterako dugu, eta bertan berriro eman beharko da izena.

Nerabeek ere parte hartuko dute

Abenduan, nerabeak ere sartuko ditugu Family Lab-en. Hainbat ikastetxetan, saioak egingo dira, hainbat nerabe-talderekin, hezitzaile batek dinamizatuta. Hauek grabatu egingo dira eta, ondoren, Irudi eta Tartangako Soinu Graduko ikasle gazteek editatuko dituzte.

Gurasoen eta nerabeen arteko bidegurutzea

Otsailean, Roberto Aguado psikologoak, prozesu osoan zehar gurekin izango denak, Family Lab Nerabeak-ek ateratako ondorioak aztertu ondoren, gurasoei komunikazio-jarraibideak emango dizkie seme-alaba nerabeekin praktikan jar ditzaten. Era berean, nerabeekin ere egongo da, entzunak izateko zelan hitz egin eta entzun behar duten gidatzeko.

Ondoren, binakako elkarrizketak izango dira. Bertan, aita edo ama batek nerabe batekin hainbat gairi buruz berba egingo du aldi jakin batean, eta gazteek gazteei egindako grabazioen bideoak proiektatuko dira.

Informazio gehiago: www.bbkfamily.eus