BBK ARIN-ek 100.000 euro bideratu ditu gizarte-eraginerako ahalmen handia duten bost proiektu berritzaile bizkortzeko

Auziker, Bromalgae, Isauki, Basq eta Oreka izan dira BBK Arinen aukeratu diren enpresak. Bizkaian eta nazioartean eragin soziala eta garapen-ahalmen handia duten startupak eta barne-ekintzailetzako proiektuak bizkortzeko programa pertsonalizatua da BBK Arin, joan den irailean abiatu zena. Gaur, BBK-k BATen (B Accelerator Tower) dituen guneetan burutu den Demo Dayn eman dira ezagutzera bost proiektuak, lau hilabetez ekimen honetan parte hartu ostean. Orain, BBK-k hornitutako 100.000 euroko finantzaketa-funtsaz baliatzeko aukera izango dute, baita ekintzailetzari laguntzeko BBKren ekosistemaz ere.
Jardunaldian, Nora Sarasolak, BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendariak, azpimarratu duenez, “Bizkaia lurralde ekintzaile bihurtzeko ezarri duen erronka handiari erantzuten dio” BBK Arinek. Lurralde oparoa eta pertsonekin eta planetarekin konprometitua ahalbidetuko duen lehiakortasun jasangarriaren aldeko apustuan, ekintzailetza babestea da BBKren gizarte-ekintzaren ildo estrategikoetako bat. Hortik sortzen dira hau bezalako ekimenak, eta horrela Bizkaian Gizarte Ekintzailetza eta Inpaktuko Inbertsioko Ekosistema bat sortzeko lidergoa zertu gura du BBK-k, betiere Garapen Jasangarrirako Helburuen esparruan oinarrituta.
BBK Arinen edizio honetan, gizarte-erakundeen parte diren startup edo intraekintzaileek bultzatutako ekintzailetza-proiektuak hartu dira, ideia berritzaile batean oinarritutako negozio-eredu errentagarri eta jasangarriarekin, bai eta eskalagarritasunaren bidez inpaktua biderkatzeko ahalmenarekin ere.
Hautagaitzak jaso ondoren, BBK-ko eta BAT ekosistemako adituek osatutako batzorde bat arduratu zen programaren ibilbideari ekiteko ahalmen handiena zuten 10 startupak aukeratzeaz. Hainbat hautaketa-faseren ostean, bost enpresa finalistek –Auziker, Bromalgae, Isauki, Basq eta Oreka– BBK Arinen programa burutzeko aukera izan dute 2023ko iraila eta abendua bitartean. BBK-k 100.000 euro bideratu ditu azelerazio programa honetara, aparte inbertsio-fondoa hornitzeko 100.000 euroak, bost enpresen artean banatu dituenak.