Erakundearen egitura
BBK Banku-fundazioak bere obra sozialaren jasangarritasuna bermatzen duen egitura sendoa du. Antolaketa hori bi zutabe handiren inguruan egituratzen da: ondarearen kudeaketa eta obra soziala, gobernantza-eredu garden batek eutsita eta sorrerako balioekin lerrokatuta.

Obra soziala bultzatzeko ondare kudeaketa
BBK Banku-fundazioak Kutxabanken akziodun nagusi gisa parte hartzen du, eta horrek aukera ematen dio diru sarrera egonkorrak sortzeko eta proiektu sozialetan berrinbertitzeko. Partaidetza horrek, kapital sozialaren % 57koak, kudeaketa autonomia bermatzen du eta lurralde errotzea indartzen du.
Lurraldeari lotutako obra soziala
BBK Banku-fundazioak pertsonen bizitza hobetzen eta garapen jasangarria sustatzen duten ekimenetara bideratzen ditu baliabideak. Hainbat sektoretan esku hartzen du: inklusioa, kultura, hezkuntza, ingurumena, ekintzailetza.
Jasangarritasun eredu propioa
BBK Banku-fundazioaren eredua jasangarritasun ekonomiko eta sozialean oinarritzen da: finantza egitura sendo batek, Kutxabankekiko loturak eta mozkinen etengabeko berrinbertsioak Bizkaian eragin sozial eraldatzailea bermatzea ahalbidetzen dute.

Bilbao Bizkaia Kutxa
2024ko ira 23a
- Sozietatearen izena: Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria -Bilbao Bizkaia Kutxa Banku-fundazioa
- Sortze-data: Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku-fundazioa 2014ko azaroaren 24an eratu zen.
- Egoitza soziala: Kale Nagusia, 19-21, 48001 Bilbo (Bizkaia).
- Telefonoa: 94 685 94 00
- Interneteko helbidea: www.bbk.eus
- Identifikazio fiskaleko zenbakia: G 48412720
- Erregistro datuak: Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria-Bilbao Bizkaia Kutxa Banku-fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan
- inskribatuta dago, F-375 erregistro-zenbakiarekin, laugarren atalean.

BBK Fundazioa
2024ko irailaren 23a
- Sozietatearen izena: Bilbao Bizkaia Kutxa Fundación Bancaria -Bilbao Bizkaia Kutxa Banku-fundazioa
- Sortze-data: BBK Fundazioa Bilboko José Ignacio Uranga Otaegui notario jaunak 1994ko apirilaren 28an baimendutako eskritura bidez eratu zen.
- Egoitza soziala: Kale Nagusia, 19-21, 48001 Bilbo (Bizkaia).
- Telefonoa: 94 685 94 00
- Interneteko helbidea: www.bbk.eus
- Identifikazio fiskaleko zenbakia: G 48644371
- Erregistro datuak: BBK Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, F-180 erregistro-zenbakiarekin.