Maiatzak 26, 2025
BBK-k eta Surne Bilbao Basket-ek itun bat egin dute

Hainbat denboraldiz Surne Bilbao Basketi laguntzen jardun ostean, BBK errotutako bazkide estrategiko bihurtu da gaurtik aurrera. Beste urrats bat da bi erakundeen arteko lankidetzan. Akordio historiko horri esker, klubak bere zor zaharra zeroan jarri eta hartzekodunekin dituen konpromisoak bete ahal izango ditu. Horrela, ziklo berri bat hasiko da Surne Bilbao Basketentzat, eta proiektuari baliabide gehiago eskaini ahal izango dizkio.
BBK-k eta Surne Bilbao Basketek urteak daramatzate kluba maila guztietan hazteko lanean. Horren erakusgarri, harrobiarekin duen konpromisoa eta fundazioaren gizarte-jardueretan duen parte-hartzea.
BBK, bere ikerketa-sailaren ezagutzan oinarrituta, Bizkaiko beharrizan nagusiak zein diren monitorizatzen saiatzen da, baita premia horiek zelan ase ere, bere ekintzen inpaktu sozial edo gizarte-eragina maximizatuz. Oraingo honetan, aliantza estrategiko hau bere gizarte-ekintzaren dibidendu bat da, batez ere saskibaloiaren edo, oro har, kirolaren familia handia osatzen duten pertsona guztiei ‒jokalariei, jarraitzaileei edo Bizkaiko saskibaloi-talde nagusiaren lorpenez zelanbait harro sentitzen diren eragile guztiei‒ zuzendua.
Lankidetza berri honek Bilbao Basket erakundeari emango dion kaudimen-mailak, proiektua hirian errotzeaz gain, anbizio sozial eta instituzionala emango dio, kirol-mailan ere hazten jarraitzeko.