Martxoak 13, 2025

BBK-k Arrakala Hautsiz! aurkeztu du

Arrakala Hautsiz!

BBK-k Arrakala Hautsiz! aurkeztu du gaur, BBK TOPAren esparruan sortutako Belaunaldiartekotasunaren aldeko Manifestua, belaunaldien arteko arrakala apurtzeko eta gizarte kohesionatuagoa sustatzeko Bizkaian belaunaldien arteko harremanak bultzatu gura dituen ekimena. Horrela, BBK-k manifestu horrekin bat egitera gonbidatu ditu lurralde osoko erakundeak, 2025ean belaunaldien arteko ekintza bat garatzeko konpromisoarekin.

Manifestuaren aurkezpenean irakurketa kolektiboa egin dute ekimenaren enbaxadore diren erakunde batzuetako ―besteak beste, Athletic Club Fundazioa, Bilboko Udala, Kazetariak-Kazetarien Euskal Elkargoa, Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Saila eta EGK (Euskadiko Gazteriaren Kontseilua) erakundeetako― ordezkariek.

Belaunaldiartekotasunaren aldeko Manifestua BBK TOPA prestatzeko fasean garatutako esperientzien eztabaida eta truketik sortu da. Bertan, hainbat eremutako 82 erakunde bizkaitarrek hartu dute parte. Dokumentu bizia da, eta, etorkizuneko edizioetan, lurraldean ezartzen diren belaunaldien arteko praktika edo jardunbideen ikaskuntzak jasoko ditu.

www.bbk.eus/proiektuak/bbk-topa