Haurrei zuzendutako goizeko udako tailerrak
BBK Kuna , 6 uztaila 2026 , 10:00h
Etorkizun hobea irudikatzeko teknologia
Uda honetan, BBK Kunak 8 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerrak proposatzen ditu, teknologia begirada humanista, sortzaile eta sozial batetik lantzeko.
Jolasen, dinamika parte-hartzaileen eta narratiba murgiltzaileen bidez, teknologiak konektatzeko, zaintzeko, barneratzeko eta gizarte bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko izan dezakeen balioaz hausnartuko dute.
Ikasteko, sortzeko eta etorkizuna irudikatzen dutenei ahotsa emateko proposamena.