Zine Adina: sortu zeure film laburra
Sasoiko Zentroa , 1 urria 2026 , 16:00h
Bizi zinema barrutik eta parte hartu sormen-prozesu oso batean
Parte hartu film labur baten sorkuntzan eta ezagutu pantaila handiaren atzean gertatzen den guztia. Ideia sortzen eta gidoia idazten hastetik, filmaketa prestatu, grabatu eta azken lana jendaurrean erakusteraino.
Programan zehar, taldeak ikus-entzunezko ekoizpen baten fase guztiak landuko ditu, erabakiak, ardurak eta ikaskuntzak partekatuz. Aurretik eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko, sormena garatzeko eta zinema talde-lan gisa bizitzeko aukera izango da.
Parte-hartzaile bakoitzak bere begirada eskaini eta prozesuan aktiboki parte hartu ahal izango du, gainerako taldekideekin elkarlanean ideia komun bat pantaila handian ikusi ahal izango den ikus-entzunezko pieza bihurtzeko.
Parte hartzeko, beharrezkoa da aurreko edizioren batean Filmaketa Laborategia egin izana.
- Urritik maiatzera
- Astelehenetan, 16:00etatik 18:00etara
Doako jarduera
*Baldintza: aurretik Filmaketa Laborategian parte hartu izana