Pertsonak

Sormen-idazketa

Sasoiko Zentroa , 1 urria 2026 , 16:00h

Eman forma zure ideiei eta bihurtu istorio

Idazketa-tailerrean parte hartu baduzu edo hitzen mundua gustuko baduzu, proiektu honek sortzen jarraitzera gonbidatzen zaitu, parte-hartzaileek eurek gidatutako gune partekatu batean.

Saioetan zehar, zeure narrazioak garatu, hainbat estilo aztertu eta ideiak, oroitzapenak, emozioak eta esperientziak adierazteko modu berriak aurkitu ahal izango dituzu.

Taldea ere inspirazio- eta ikaskuntza-iturri izango da: testuak partekatuko ditugu, ikuspegiak trukatuko ditugu eta sormen-prozesuan elkar lagunduko dugu, pertsona bakoitzaren ahotsa eta erritmoa errespetatuz.

Berdin dio ideia argi batetik edo orri zuri batetik abiatzen zaren. Garrantzitsuena idazteko, esperimentatzeko eta irudimenari lekua egiten diogunean sor daitekeen guztia deskubritzeko gogoa izatea da.

  • Urritik ekainera
  • Hamabostean behingo saioak
  • Asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara

Doako jarduera