Familiak

BERTOKO ZAPOREAK ETA KIROLA

BBK Klima , 26 iraila 2026 , 11:00h

Datorren irailaren 26an, Klima Abenturak “Bertoko zaporeak eta kirola” jardunaldia hartuko du; familia arteko eguna izango da, gastronomia, kirola eta autozaintza uztartuko dituena, publiko guztientzat pentsatutako hainbat jardueraren bidez.

 

Jardunaldian zehar, modu aktiboan ikasi eta gozatzeko lantegi parte-hartzaileetan hartu ahal izango duzu parte, gure inguruko gastronomia eta produktuetara hurbildu gustatze-esperientzien eta dasketen bidez, eta gure egunerokoan ohitura osasungarriak txertatzeko modu berriak ezagutu.

 

Gainera, euskal kirolariekin topaketak izango dira: aukera bikaina euren esperientziak ezagutzeko eta kirolera ikuspegi hurbil eta motibagarri batetik gerturatzeko.

 

Familian egiteko proposamena, jardueretan parte hartzeko, ezagutzeko, ikasteko eta dantzatzeko, elikadura, jarduera fisikoa eta ongizatea elkarrekin lotuz. Gure burua zaintzea ere partekatzeko esperientzia bat izan daitekeelako.