Pertsonak

Digitalizazio erraza eta hurbila Secot-ekin

Sasoiko Zentroa , 21 iraila 2026 , 10:00h

Digitalizazio hurbila, zure erritmoan

Tramite digitalak azkarregi doazela sentitzen duzu? Ez kezkatu: Sasoikon urratsez urrats, lasaitasunez eta zure erritmoan ikasten lagunduko dizugu.

Oinarrizko digitalizazio-tailer hau SECOT erakundeko boluntarioek zuzentzen dute; beren esperientzia eta ezagutzak modu altruistan partekatzen dituzten profesional erretiratuen elkartea da. Laguntza hurbila eta ia banakakoa izango duzu konfiantzaz erabiltzen ikasteko: Osakidetzako Osasunkatua (Sarea), banku digitala edo eguneroko aplikazioak, esaterako, WhatsApp.

BBK eta SECOTen arteko lankidetzari esker, ekimen hau urtero 25 udalerri baino gehiagotara iristen da, inor atzean gelditu ez dadin digitalizazio-prozesuan.

Erreserbatu zure tokia eta ezagutu, beste pertsona nagusi batzuekin batera, ingurune digitalean moldatzeko modu erraz, praktiko eta hurbila.

  • Irailak 21 eta 23, eta urriak 1
  • Hiru saio, 10:00etatik 12:00etara
  • Iraupena guztira: 6 ordu

Doako jarduera.