ABAO Konferentzia / Opera guztiontzat programa
Sasoiko Zentroa , 12 azaroa 2026 , 10:30h
BBK Sasoik hitzaldi honetan parte hartzera animatzen zaitu ABAO Bilbao OPERAren eskutik!
Jarduera hau BBKren “Opera guztiontzat” programaren barruan garatzen da ABAO Bilbao Operarekin lankidetzan, gure lurraldeko arte-adierazpen ezberdinak ezagutzera eman eta hurbiltzeko asmoz. ABAOren entsegua baino lehen hitzaldi bat eskaintzen dizugu, Gioachino Rossiniren lana hobeto ulertzeko. Gainera, azaroaren 12an Sasoiko Zentroan egingo den hitzaldi honetan izena ematen dutenen artean, Euskalduna Jauregira entsegua ikustera joateko sarrerak zozketatuko dira (azaroaren 19an, 19:30ean).
Badakizu bere izena. Badakizu bere txisparen berri. Eta badakizkizu bere zakarkeria eta trikimailu guztiak.
Nor aurreingo litzaioke giza adimenak gizarte-botereari, tabuei eta debekuei irabazten dien istorio bati?
Eta gainera… Sevillan: bertako kaleetan, bertako argipean, bertako graziaz.
Baina, benetan ezagutzen duzu bere historia?
Nahi al duzu deskubritu nola bihurtu zituen Fígarok ileapaindegiak XIX. mendeko benetako taberna-barra, sare sozialak existitu ere egiten ez zirenean?
Zatoz eta kontatuko dizugu. Xehetasun guztiekin.
(Baina ekarri zuk kreina!)
HITZALDIRAKO 90 LEKU DITUGU, ETA IZENA EMATEAREN ARABERA ESLEITUKO DIRA.
