Klimaren teknologia
BBK Kuna , 17 azaroa 2026 , 17:30h
Abangoardia teknologikoa gure eguneroko errealitatearekin lotzeko helburuarekin jaiotako hitzaldi-sorta. Batzuetan teknologia hain azkar doanez maratila eragiten digu, baina Tech 4 Good proiektuan etorkizuneko teknologia hizkera erraz, praktiko eta erabilgarrira ekarri nahi dugu, zure egunerokorako egokia izan dadin. Ez dio axola zenbat urte dituzun edo zer-nolako ezagutza duzun: gune ireki bat da gazteentzat, helduentzat eta edonolako gogo ikusmiratsuentzat.
Eguneratuta egongo gara azken joera eta berrikuntza teknologikoak ezagutuz, eta geuk ere nola erabil ditzakegun komentatuko dugu. Adimen artifizialaren bidezko laguntzaile birtualetatik hasi eta azken astialdi-joeretan murgiltzeraino, hala nola errealitate areagotuko (EA) edo birtualeko (EB) zinema; AA bidez bultzatutako robot humanoide autonomoetatik igarota.
Saio bakoitza etorkizunera zabaldutako leiho bat da, egunerokoan pentsatua.
Azaroaren 17a: Klimaren teknologiaLagun diezaguke teknologiak gure planetaren etorkizuna aldatzen?
Ez dago klima-aldaketarako “desegin” botoirik, baina bai teknologia iraultzaileen bilduma zabal bat. Zatoz gurekin denbora errealean igorpenak neurtzen dituzten sateliteetatik eta superkonputazio-ereduetatik hasi, eta burdin-airezko edo CO₂ bidezko bateria sormenezkoetara, sare elektriko adimendunera zein Lurraren biki digitaletaraino etorkizuneko egoerak entseatzeko bidaia honetan.
Teknologiak ezin digu atzoko planeta itzuli, baina biharkoa nolakoa izango den erabakitzen lagun diezaguke.
