Bisita Eragintzara OLA Zentroan
Sasoiko Zentroa , 10 azaroa 2026 , 11:00h
Eragintzak eta BBK-k errealitate eraldatzaile bat gertutik ezagutzera gonbidatu nahi zaitugu.
Horregatik, La Olako Lorezaintza, Koadernaketa eta Kableatuko Zentro Okupazionaletan egingo dugun ate irekien jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, baliabide horietan zer egiten dugun bertatik bertara ezagutzeaz gain, Eragintzan egunero egiten dugun lana gertutik ezagutzeko aukera izango duzu.
Gainera, tarte bat partekatuko dugu erabiltzaileekin. Beren ahotik entzungo dugu zer esan nahi duen Eragintzako kide izateak, nolakoa den beren esperientzia eta zer jasotzen duten Eragintzaren bidez.
Animatuko zara?
Bisita bat proiektu inspiratzaile bat ezagutzeko aukera izan daiteke, besterik gabe. Edo, nork daki, agian boluntariotzaren abentura berri baten hasiera.
Ola BBK Zentroa: non gaude eta nola iritsi?
Helbidea: Ola BBK Zentroa — Goietxa Bidea, 18, Sondika (Bizkaia), Bilbotik eta aireportutik oso gertu.
Garraio publikoan iristeko, Euskotren bidez: Ola-Sondika geltokia.
Autobusez iristeko: 15 minutu eskaseko lotura, Artxandako tuneletatik barrena, Moyuatik abiatuta (Sota eraikina).