Gabonetako postal pertsonalizatua
Sasoiko Zentroa , abenduaren 16a, 2026 , 10:00h
BBK eta Euskaltel Fundazioaren arteko lankidetzari esker tresna digitalak gure egunerokora hurbiltzeko helburuarekin, «Gabonetako postal pertsonalizatua» tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu; jai hauetan zureak harritzeko pentsatutako saio praktiko eta sortzailea.
Sortu zure Gabonetako postala, hobetu familiako argazkiak eta diseinatu zoriontzeko bideo pertsonalizatu bat. Ideia batetik abiatuta, Gabonetako irudiak sortzen, pertsona desberdinei egokitutako zorion-agurrak egiten (bilobak, anai-arrebak, lagunak…), argazki zaharrak hobetzen eta argiztatzen, oroitzapenak testu txiki bihurtzen eta tonu pertsonal eta benetakoa mantenduko duen zoriontzeko bideo labur bat muntatzen ikasiko dugu.
Helburuak:
Irudia eta testua uztartuz Gabonetako eduki pertsonalizatuak sortzea.
Familiako argazkiak hobetzea eta bizitza berri bat ematea.
Informazio praktikoa
Iraupena: 2 ordu
Data: abenduak 16
Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara
Lekua: Sasoiko Zentroa
Doako jarduera. Beharrezkoa da izena ematea