Hiru itsasargien ibilbidea, lehen zatia
Sasoiko Zentroa , azaroaren 30a, 2026 , 17:30h
Hartu Emanak Kultur Gela
Astelehen arratsaldero, Hartu Emanak Kultur Gelak gai ugari ezagutzera eta ulertzera gonbidatzen gaitu, formatu hurbil, atsegin eta dibulgatzailean.
Bizkaiko adinekoen elkarterik handiena den Hartu Emanak elkartearekin lankidetzan sustatua, gune hau aktibo mantentzeko, gure jakin-mina elikatzeko eta ezagutzarekin nahiz beste pertsona batzuekin konektatuta jarraitzeko sortu da.
Hiru itsasargien ibilbidea, lehen zatia
Edurne Arriola, Eli Herrera eta Yolanda Merodio:
Hirurak Merkataritza Nabigazioko lizentziadunak dira, Nautika atalean, eta baita Itsas Makineria atalean ere Edurneren kasuan, bi titulazioak baititu.
Merkataritza Ontzidiko ofizial gisa nabigatu dute hainbat ontzitan, eta gaur egun irakasleak dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Nautika Ikasketak).
Laburpena:
Bi hitzaldi hauetan, profesional bikain hauek azalduko digute zertan datzan hiru «itsasargien» ibilbide delakoa, eta zergatik den akats bat haiei «itsasargi» deitzea.
Doako jarduera, aldez aurretik izena eman beharrik gabe.
