Koloreen unibertsoa zilindro baten barruan
BBK Kuna , abenduaren 19a, 2026 , 17:30h
Haurrek ispiluek irudiak nola biderkatzen dituzten eta forma desberdinak nola sortzen dituzten deskubrituko dute. Ondoren, kaleidoskopio bat eraiki eta apainduko dute, kartoizko tutuak, aluminio-papera eta koloretako paperak erabiliz.
Kaleidoskopioak biratu eta inguruko argira begira jartzean, forma eta koloreen konbinazio desberdinak ikusiko dituzte.
Jarduera honi esker, argiaren islapena eta simetria modu ludiko eta sortzailean aztertuko dituzte.