aHUTSAK HARTUa

aHUTSAK HARTUa proiektua Xabier Erkizia soinu-artistak eta Maialen Lujanbio bertsolari eta idazleak, Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera, gure garaikidetasunaren une oso zehatz batean sortutako proposamena da: pandemiaren ondoriozko 2020ko konfinamendu kolektiboa. Abiapuntu bitxi hori hiru urtez zabaldu eta garatu zen, museoaren historiako beste egoera berezi batekin bat egin arte, gaur egun egiten ari den handitze-lanarekin.

Bi salbuespen horiek, beraz, egoera berriak eragin dituzte: museoko espazioak aldi baterako “hustea”: bisitaririk ez izatea, lehenengo kasuan, eta artelanak lekuz aldatzea, bigarrenean.

Bi gertaerek sortutako soinu-paisaia  -horien soinuak, ahotsak, oihartzunak  eta isiltasunak- azken hiru urteetan entzun eta erregistratu dute Erkiziak eta Lujanbiok erakundearekiko elkarrekintzaren erregistro immaterial berezi hori formulatzeko, “museoa bizitoki duen airearena eta hautsarena”. Museoaren erretratu sentsorialak honako hauek

biltzen ditu: urratsak, presentziak, erreberberazioak, makinen eta pertsonen soinu-aztarna, burdinazko eskulturen grabazio bibrazionalak, fenomeno ultrasonikoak, isiluneak…

30 ordu baino gehiagoko audio-grabazioko lan batetik abiatuta -airekoa, infragorria eta ultrasoinua, frekuentzia elektromagnetikoak, bibrazio-fenomenoak eta espazioen oihartzunen artxiboa…-, aHUTSAK HARTUa-k museoaren espazioarekiko topaketa­ esperientzia sentsoriala proposatzen du, eta haren soinu-auraren memoria bat, azkenerako hainbat formatu eta euskarritan egokitutakoa.

Emaitzak hitzen, soinuen eta irudien ingurunea sortzen du, Erkiziak eta Lujanbiok elkarrekin lotutako lau elementu dituen soinu-ekosistema batean artikulatua:

  • Argitalpena
  • Soinu-instalazioa
  • Performancea
  • Mikrositea

www.bilbaomuseoa.eus