BBK da bere komunikazioagatik ondoen baloratutako marka

BBK eta bere ‘Bihar, Etorkizuna aukeratu’ kanpaina aintzatetsi dituzte SCOPEN nazioarteko aholkularitza-enpresak egindako PR SCOPE España 2023/24 txostenaren zortzigarren edizioan. Bi urtean behin egiten den azterlan honetan, komunikazioko aholkularitza-enpresen eta bezeroen arteko harremanak aztertzen dira, baita aholkularitza-enpresek merkatuan duten pertzepzioa eta irudia ere.
Txostenaren arabera, BBK da bere komunikazioagatik ondoen baloratutako marken rankingean buru, eta ‘Bihar, Etorkizuna aukeratu’ da edizio honetan gehien gogoratzen den komunikazio-kanpaina –aintzatespen hori hainbat publizitate-jaialditan jasotako sariei gehituta–.
Gainera, kanpaina ospetsu honen egilea, LLYC, gehien baloratutako komunikazioko aholkularitza-enpresen artean top 3an dago, txostenak jasotzen dituen sei sailkapenetan (Bat-bateko ezagutza, Eredugarritasuna, Erakarpena, Merkatuaren Pertzepzioaren Ranking Globala, Bezeroen Balorazioaren Ranking Globala eta Lehiakideen Iritzi Ranking Globala) gehien aipatzen direnetako bat baita.
Txostena egiteko, 875 profesionali elkarrizketak egin zaizkie. Horietatik ia erdiek (441) bezero diren 414 enpresatan egiten dute lan, 327 aholkularitza-enpresetako profesionalak dira eta 107 komunikabideetan aritzen dira. Landa-lana 2023ko martxotik maiatzera bitartean egin zen.